Checkpoint Rock

Checkpoint Rock 2009 urtean Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzendu eta idatzitako euskal film dokumentala da, Palestinako musika «iluntasunetik» ateratzeko helburuarekin[1][2].

Checkpoint Rock
Jatorria
Argitaratze-data 2009
Jatorrizko hizkuntza euskara
arabiera
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dokumentala
Iraupena 70 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Tel Aviv, Gazako lur zerrenda eta Zisjordania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Fermin Muguruza
Javier Corcuera Andrino (en) Itzuli

[[Kategoria:Javier Corcuera Andrino (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Fermin Muguruza
Javier Corcuera Andrino (en) Itzuli

[[Kategoria:Javier Corcuera Andrino (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Palestina
Kanpo estekak

Filma Tel Aviveko auzo arabiarretan, Israelgo hirietan eta Zisjordaniako eta Gazako errefuxiatu esparruetan grabatu zuten.

Eusko Jaurlaritzaren, Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen (Ibaia) eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuaren (ICCA) laguntza jaso du[3].

AurkezpenakAldatu

Lehendabizikoz, 2009ko apiril Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten[1][4].

Uztailaren hasieran Euskal Herria Zuzenean jaialdian ere aurkeztu zuten[5][6].

Abuztuaren 21an Ramalan, Zisjordanian, eman zuten Al-Kasaba antzokian[7]. Gero, Haifa, Akka eta Nazaret hirietan ere eman zuten[8][9].

Zinemaldian "Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama" atalean estreinatu zuten, irailaren 26an hain zuzen ere[10].

Areto eta zinematan urrian izango da[11][12][11].

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dokumentalak zenbait musikari palestinarren egoera ez ezik, bertako eguneroko bizitza ere erakusten ditu. DAM, Amal Murkus, Safaa Arapiyat, Khalas, Walla'at, Muthana Shaban, Suhell, Habib Al-Deek, Ayman PR, Shadi Al-Assi, Sabreen eta Le Trio Joubran dira agertzen diren artistak. Manu Chaok ere parte hartu zuen.

Ezaugarri teknikoakAldatu

Zuzendaritza Fermin Muguruza eta Javier Corcuera
Gidoia Fermin Muguruza eta Javier Corcuera
Edizioa Martin Eller
Ekoizleak: K2000 eta Filmanova[3]
Banatzailea Barton Films[13]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu