Khaled
(«Cheb Khaled» orritik birbideratua)
Khaled Hadj Ibrahim —arabieraz: خالد حاج إبراهيم— (Oran, Aljeria, 1960ko otsailaren 29a) egile abeslaria da. Idolotzat dute bere jaioterrian, baina zenbait urtez ezin izan zuen han abestu, Islamaren Salbaziorako Fronteak mehatxupean izan zuelako bere kanten letrengatik. Arabiar musika egiten du gehienbat, baina jatorri desberdineko erritmoekin uztartuta. Raï izenez (bere ama hizkuntzan, «iritzia») ezagutzen den musikaren sortzailea da. Orango tradizioan emakumeek kantatzen duten musikan errotuta dago estilo hori. Lan aipagarrienen artean ditu: Le Camel, Hada Raykoum Khaled, (1992), N'ssi n'ssi (1993) eta Sahra (1996), C'est la vie (2012).
Khaled | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | خالد حاج إبراهيم |
Jaiotza | Oran, 1960ko otsailaren 29a (64 urte) |
Herrialdea | Aljeria Frantzia Maroko |
Bizilekua | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta estudioko musikaria |
Izengoitia(k) | الشاب خالد eta خالد |
Genero artistikoa | Raïa jazza pop musika |
Musika instrumentua | gitarra bateria biolina aho-soinua sintetizadorea akordeoia |
Diskoetxea | Universal Music Group |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
khaled-lesite.artistes.universalmusic.fr | |
|
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khaled |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.