Antso V.a Ramiritz

Aragoi eta Iruñeko erregea
Antso V.a Ramirez» orritik birbideratua)

Antso V.a Ramiritz[1]latinez: Sancio Remirez— (c. 10421094ko ekainaren 4a) Antso I.a izenaz Aragoiko errege (1063/1069-1094) eta Antso V.a izenaz Iruñeko erregea (1076-1094) izan zen[2].

Antso V.a Ramiritz

Iruñeko erregea

1076 - 1094
Antso IV.a Gartzeitz - Petri I.a Nafarroakoa
Ribagorzako kondea

1063 (egutegi gregorianoa) - 1085 (egutegi gregorianoa)
Ramiro I.a Aragoikoa - Petri I.a Nafarroakoa

Aragoiko monarka

1063 - 1094
Ramiro I.a Aragoikoa - Petri I.a Nafarroakoa
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 1045
Herrialdea Aragoiko Erresuma
 Iruñeko Erresuma
HeriotzaHuesca, ezezaguna (978/979 urte)
Hobiratze lekuaSan Juan de la Peña erregearen panteoia
Familia
AitaRamiro I.a Aragoikoa
AmaErmesenda Foixkoa
Ezkontidea(k)Elisabet Urgellgoa
Felizia Roucykoa  (1063 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Royal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 88149714 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu
 
Ramiro I.a eta haren seme Antso, XIII. mendean Jakan egindako miniaturan.

Aita Ramiro I.a eta ama Ermesinda Foixkoa zituen[3]. 1063an bere aita hil eta oinordeko bilakatu zen[4]. Lehendabizikoz, ziur asko 1065ean, Elisabet Urgellgoa ezkondu zuen, gero Petri I.a erregea izango zenaren ama.

1064an Armengol III.a aitaginarrebak lagunduta Barbastro musulmanen eskuetatik konkistatu zuen. Urgellgo kondea borrokan hil zen eta hurrengo urtean Zaragozako taifaren erregea zen Al-Muqtadirrek yihad aldarrikatu eta Al-Andalus osoko laguntza jaso zuen hiria berreskuratzeko. Barbastro oso hiri inportantea zen taifarentzat, ipar-ekialdeko barrutiaren hiriburu ez ezik Cinca ibaiaren haranaren giltza ere zelako.

1067 eta 1068 artean, Antso IV.a Nafarroakoa eta Antso II.a Gaztelakoa bere lehengusuekin Hiru Antsoen Gudan hartu zuen parte[5]. Gaztelako Erresumak Bureba eta Errioxa Garaia berreskuratzen ari zen, lehenengo belaunaldian nafarrek lortua. Iruñeko Erresumak Aragoiri laguntza eskatu zuenean, Gaztelak biak menderatu eta Bureba eta Errioxa Garaia ez ezik Araba ere konkistatu zituen. Orduan eta bere aitak egin zuen bezala, Antsok ez zuen errege titulua erabili eta Erresuma finkatu arte ez bere horretan jarraitu zuen.

Horretarako 1068an Antso Erromara joan zen sorberria zen Aragoiko erresuma finkatzeko asmotan. Horretarako Alexandro II.a Aita Santuari basailutza eskaini zion. Harremana finkatzeko Aragoiko Erresumak urtero 600 urrezko marko Aulki Santuari ordaindu behar zizkion. Harreman honetan Alfontso II.atik aurrera Errege-Ikurrean erabilitako urrezko makilak eta gorriak oinarritzen direla esan dute[6][7] 1071tik aurrera, Erromarekin harreman zuzenak zirela eta, pixkanaka-pixkanaka erritu erromatarra sartzen hasi zuen bere lurraldeetan zeuden monasterioetan.

1076an bere lehengusua eta Iruñeko erregea zen Antso IV.a bere anaia Raimundok ehizan zeudela amildegi batetik botata eraila izan zenean, nafarrek, fratrizida batek gobernatuak izan ez zirenak, Antso hautatu zuten errege berri. Horrela erresuma biak lotu zituzten. Hasieran, eraildako erregearen seme nagusia zen Gartzia, Gaztelara ihes egin izan zuena, Alfontso VI.a Gaztelakoak aintzatetsia izan zen. Orduan Antsok Alfontsoren aurka zeuden zenbait noble nafarren laguntza jazo eta errege bilakatu zen. Gaztelako erresumarekin harreman onak mantentzeko Iruñeko Erresuma mendebaldean izandako galerak onartu zituen. Ordutik aurrera Aragoi eta Iruñeko errege izendatzen zuen bere burua.

Antso Ramiritzen txanpona (1085 inguru).
Aurrealdea: Erregearen irudia eta SANCIVS.REX. letrak
Atzealdea: gurutzea edo «arbor ad modum Floris» eta ARA-GON letrak

1078an Zaragoza inguruko zelaiak pikatu, Castellarreko gaztelua eraiki eta taifako erregea petxak ordaintzera behartu zuen. 1083an Grausko gaztelua, Piedratajada eta Ayerbe konkistatu eta birpopulatu zituen.

Ordokiaren konkistak mantentzeko gazteluak eraiki zituen, hasieran anezka zirenak eta gero inguruko lurraldeak babesten zituztenak, horrela Loarre, Obanos, Montearagón, Artaxoa edo Castiliscarkoak, besteen artean, eraiki zituen.

1089an, Monzón hartu zuenean Petri bere semeari eman zion, 1085etik aurrera Ribagortzako kondea zena[8][9].

Gaztelako Erresumarekin harreman onak izateko asmotan, Alfontso VI.a Gaztelakoa Sagrajasko guduan (1086) eta Toledoko defentsan (1090) lagundu zuen. Gainera El Cidekin elkarri laguntzeko ituna sinatu zuen (1092)[10].

1092an Huesca setiatzeari ekin eta Abiego, Labata eta Santa Eulalia la Mayor gotortu zituen.

1094ko ekainaren 4an Huesca setiatzen ari zela gezi-zauri batek hil zuen. Hilotza hasieran Montearagongo monasteriora eta gero, San Juan de la Peña monasteriora eraman zuten.

Familia

aldatu
Aitona
Antso III.a
Iruñeko erregea
Amona
Antsa Aibarkoa
Aitona
Bernart I.a Foixkoa
Foixko kondea
Amona
Gartsenda Bigorrakoa
Aita
Ramiro I.a
Aragoiko erregea
Ama
Ermesinda Foixkoa
Antso Ramiritz
Aragoi eta Iruñeko erregea

Ezkontzak eta seme alabak

aldatu

Antso Ramiritzek bi aldiz ezkondu zen.

Lehenik, 1065 inguruan, Urgellgo kondea zen Armengol III.aren alaba zen Elisabet ezkondu zuten. Seme bakarra izan zuten baina banatu ziren 1071an.

1071 inguruan berriz ezkondu zen Antso V.a Roucyko kondea zen Hilduino IV.aren Felizia alabarekin. Hiru seme izan zituzten:

Batzuek Filipa Tolosakoa ezkondu zuela dioten arren[12] bere heriotzaren agiriek Felizia emaztea zuela diote[13][14][15].

Aiarako leinuaren jatorriari buruzko beste kondairak beste semea zuela dio, Bela edo Belaskito Aiarakoa, Bartzelonako andre batekin gainera. Bertsio alternatiboak Ramiro I.a Aragoikoa aita zela dio. Kondairak ez du oinarri historiko sendorik eta litekeena da Antso Ramirez Viguerakoa eta Bela leinua bere basailuak nahasi izana.

Erabilitako tituluak

aldatu

Hona hemen bere garaietako agirietan erabilitako tituluak:

  • Sancius, Ranimiri regis filius[16]
  • Sancius, filius regis. [17] (1063).
  • In Dei nomine ego Sancio Ranimiriz, Renimirus regis filio (...) Regnate rex Sancio Ranimirus in Aragon et Supraarbi [18] (1067).
  • ego Santius, gratia Dei Aragonensium rex et Panpilonensium[19] (1076).
  • ego Sancius Ranimirus, gratia Dei Aragonensium et Pampilonensium rex [20] (1093)

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 192. arauaː Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Lapeña Paúl, Ana Isabel. (2004). Sancho Ramírez, rey de Aragón (¿1064?–1094) y rey de Navarra (1076–1094). Xixon: Trea ISBN 84-9704-123-2..
  3. FMG: Genealogia
  4. Rafael Altamira, La Spagna (1031-1248), «Storia del mondo medievale» liburuan, V. liburukia, 1999, 865-896. orr.
  5. Constable, Olivie Remie (argitaratua). "Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds". Lynn H. Nelson. "Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources". Pittsburg: University of Pennsylvania Press, 1997. ISBN 0 812 215 699
  6. Guillermo Fatás eta Guillermo Redondo, Blasón de Aragón: el escudo y la bandera Zaragoza, Aragoiko Aldundi Orokorra, 1995, 68. orr.
  7. Alberto Montaner Frutos, "La señal del rey de Aragón: Historia y significado", Zaragoza, «Fernando el Católico» erakundea, 1995, 26. orr. ISBN 84-7820-283-8
  8. Ubieto Arteta, Antonio. (1981). La formación territorial. in: Historia de Aragón. 1 Zaragoza: Anubar, 100 or. ISBN 84-7013-181-8..
  9. a b Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 32-33 eta 47 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
  10. Montaner Frutos, Alberto. (1998). El Cid en Aragón. Zaragoza: CAI-Edelvives ISBN 84-88305-75-3..
  11. Lapeña Paúl, Ana Isabel. (2008). Ramiro II de Aragón: el rey monje (1134–1137). Gijón: Trea ISBN 978-84-9704-392-2..
  12. Richard, Alfred. Histoire de Comtes de Poitou, 778-1204. .
  13. de Vajay, Szabolcs. (1966). Ramire II le Moine, roi d'Aragon et Agnes de Poitou dans l'histoire et la légende. in: Mélanges offerts à René Crozet. 2 Poitiers, 727-750 or..
  14. Harvey, Ruth E.. (1993). «The wives of the first troubadour Duke William IX of Aquitaine» Journal of Medieval History (19): 315..
  15. Salarrullana de Dios, J de. (1907). Documentos correspondientes al reinado de Sancho Ramirez. I Zaragoza, 204-207 or..
  16. Antonio Ubieto Arteta, "El testamento de Alfonso I el Batallador", 94. orr.
  17. Arxiu Virtual Jaume I: Ramiro Ramiro I d'Aragó i l'infant Sancho fan unes donacions a l'església de Jaca
  18. Federico Balaguer: "Doña Amuña: un amor juvenil de Ramiro I de Aragón"
  19. Arxiu Virtual Jaume I: Sanç Ramírez promulga la segona redacció del Fur de Jaca
  20. Ledesma Rubio, María Luisa. "Cartas de población del Reino de Aragón de los siglos medievales": 39. orr., 13. agiria (Zaragoza: Institución Fernando el Católico, 1991)

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Antso IV.a
Nafarroako erregea
1076-1094
Ondorengoa
Petri I.a


Aurrekoa
Ramiro I.a
Aragoiko kondea/erregea
1063/1069-1094
Ondorengoa
Petri I.a