Petri I.a Santxitz
Petri I.a Santxitz —latinez: Petrus Sangiz— (?, 1068 – Arango harana, 1104ko irailaren 28an), Nafarroa eta Aragoiko erregea izan zen.
Petri I.a Santxitz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1094 - 1104 ← Antso V.a Nafarroakoa - Alfontso I.a Nafarroakoa →
1094 - 1104 ← Antso V.a Nafarroakoa - Alfontso I.a Nafarroakoa →
1085 (egutegi gregorianoa) - 1104 (egutegi gregorianoa) ← Antso V.a Nafarroakoa - Alfontso I.a Nafarroakoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Echo Ibarra, 1068 | ||||||
Herrialdea | Aragoiko Erresuma Iruñeko Erresuma | ||||||
Heriotza | Arango harana, 1104ko irailaren 27a (35/36 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Juan de la Peña erregearen panteoia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Antso V.a Nafarroakoa | ||||||
Ama | Elisabet Urgellgoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Ines Akitaniakoa Berta Italiakoa | ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Ximeno etxea Royal house of Aragon (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | Erdi Aroko aragoiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Alcorazko gudua Battle of Bairén (en) | ||||||
Nafarroako Antso V.a Ramiritz erregearen eta Elisabet Urgellgoaren semea zen.
Erreinaldia
aldatu1094ko ekainaren 4an Aragoi eta Iruñeko errege bihurtu zen, 1085 urtetik Sobrarbe eta Ribagortzakoa zenean. Petrik bere lurraldeak handitu zituen Aragoiko erdialde eta ekialdean Alcubierreko mendiak eta Monegroetaraino.[1]
1095ean Huesca konkistatu zuen Alcorazko guduan Zaragozako Al-Musta'in II.a irabazi eta gero. 1097an El Cidekin batera Bairengo guduan parte hartu zuen. 1101ean Barbastro eta Sariñena konkistatu zituen eta Zaragoza saiatu. 1104an Tamarite de Litera setiatu zuen, kristauen gailentasuna tinkatuz. 1104ko irailaren 28an Arango haranan hil zen.
Ezkontzak eta haurrak
aldatu1086an lehendabizikoz Ines Akitaniakoa ezkondu zuen Jakan. Bi seme-alabak izan zituzten, biak aita baino lehenago hilak:
- Petri Aragoikoa, 1098an El Ciden alaba zen Maria Rodriguez ezkondu zuena, 1104an hila.
- Ines Aragoikoa, 1103an hila.
Bigarrenez, 1097ko abuztuaren 16an Huescan Berta ezkondu zuen, Petri Italiakoa markesaren eta Ines Potioukoaren alaba. Honek Alto Gallego eskualdea zuen ezkonsaria, senarra hil ondoren gobernatzen jarraituko zuena.
Bigarren ezkontzan seme-alabak ez zituenez, bere oinordekoa Alfontso I.a anaia zen.
Hezurren azterketa eta aurpegiaren sorberritzea
aldatu2022an Iruñeko Erresumari lotutako hiru errege historikoren azterketa antropologikoa egin zuen ikerlari talde batek Aragoin, eta nolabait sorberritzea lortu. Petri I.aren 3Dko irudia lortu dute, eta Ramiro I.a erregea benetan nola hil zen jakin dute.[2]
Lan hori nola egiten den azaldu dute ikerlariek Aragon Televisioneko Antecessor programan.[2]
Ikerketa horretanbBi erakunde dabiltza elkarlanean: batetik, Zaragozako Unibertsitatea, eta bestetik, Aragoiko Osasun Ikerketarako Institutuko MGR Medikuntza Genetikoko Ikerketa taldea (IISA).[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Laliena Corbera, Carlos. (1996). La formación del estado feudal: Aragón y Navarra en la época de Pedro I. Huesca: Instituto de Estudios Altoaragoneses.
- ↑ a b c Tubia, Iker. «Hezurrek kontatzen dutena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Antso V.a Nafarroakoa |
Nafarroako erregea 1094 – 1104 |
Ondorengoa Alfontso I.a Nafarroakoa |
Aurrekoa Antso V.a Nafarroakoa |
Aragoiko kondea 1094 – 1104 |
Ondorengoa Alfontso I.a Nafarroakoa |