Anastasio Zubia (Araotz, Oñati, 1916ko abenduaren 5a -1983ko abenduaren 15a) saltzaile ibiltari eta mugalaria izan zen. Gernetako Erdietxe baserrian jaio eta Txomena (Araotz) eta Milikua (Arantzazu) etxeetan bizi izan zen. Legazpin Patrizio Etxeberriaren lantegian ere jardundakoa da.

Anastasio Zubia
Bizitza
JaiotzaAraotz1916ko abenduaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1983ko abenduaren 15a (67 urte)
Jarduerak
Jardueraksaltzaile ibiltaria eta mugalaria

Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arabako Lautadako herri askotan zituen bezeroak, 1960an adibidez Gipuzkoako eta Arabako 1.159 etxetara heldu zen eta 6.190 bezerorengana. Izarak, mahoizko telak, mahai-tresneria eta abar garraiatzen zituen astoarekin. Elgeako mendilerroaren pasabideak baliatzen zituen horretarako, Artia eta Usakotxenakoak. Gerra Zibilaren ondorengo hamarkadetan bereziki garrantzitsua izan zen bere jarduera. Ehiztari eta arrantzale moduan ibilitakoa izan zen.

2018an berari buruzko liburua egin zuten Migel Anjel Kortabarria eta Jose Antonio Azpiazu herrikideek.

Salmenta herriak aldatu

Araban, Barrundia, Donemiliaga, Asparrena eta Zalduondo gaur egungo udalerritan ibili zen. Jeneroaren gordelekuak zituen Heredian (Barrundia), Axpuru eta Narbaxan (Donemiliaga) eta Arriolan (Asparrena).

Arabatik Gipuzkoara ekartzen zituen bueltan patatak, arbi haziak, garia eta garagarra.

Kanpo estekak aldatu