Ireki menu nagusia
Mixteka kulturako Codice Vindobonensis obraren 37. orrialdea, misteken jatorria zuhaitz batean dagoela adierazten duena.

Misteka[1] Mexikoko amerindiar etnia da, antzina Oaxaca estatuko mendietan bizi zena. Kodize bikainak egin zituzten; Kolonek Amerika aurkitu aurreko kulturetako eskuizkribu-bilduma oparoena osatzen dute kodize horiek. Aipatzekoak dira mistekek harria, metala, zura eta hezurrak lantzeko zuten teknika aberatsa. Misteken kulturak K. o. 660 eta 1521 urteen artean izan zuen indar gehiena, espainiarrek menderatu zituzten arte alegia. Gaur egun, misteken hizkuntza 200.000 lagunek erabiltzen dute.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Misteka  
  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.