Ireki menu nagusia

Hopi[2] Ipar Amerikako mendebaleko izen bereko herri indiarreko kidea da. Hopiak Arizonako ipar-ekialdeko Navajo erreserban eta Painted basamortuko ertzean bizi dira. Moki izenez ere ezagunak ziren antzina, eta uto-aztekarren familiako hizkuntza hitz egiten dute (hopi hizkuntza). XX. mendearen erdi aldean 6.000 hopi bizi ziren harrizko eta lasto buztinezko etxeetan, gehienak goi-ordokietan. Azken urteetan oso urritu dira hopiak, eta askok beren herriak utzi dituzte zurien hirietara lanera joateko.

Hopiak
Hopi.jpg
Biztanleak guztira 18.327 [1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Ameriketako Estatu Batuak: Arizona
Hizkuntza Hopi hizkuntza, ingeles
Zerikusia duten beste giza taldeak Pueblo, zoni

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hopi