Estatubatuar ingeles

Amerikar ingeles» orritik birbideratua)

Estatubatuar ingelesa (ingelesez: American English) Ameriketako Estatu Batuetan ingelesak duen dialekto eta ahoskeren multzoa da. Munduan lehen hizkuntza ingelesa dutenen bi herenak Estatu Batuetan jaioak dira.[1] Kanadako aldaerak oso antzekoak dira.

Estatubatuar ingeles
American English
Ingelesaren nagusitasuna Estatu Batuetan.
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
ingeles
North American English (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3baliorik ez
Glottologbaliorik ez
Wikipediaen-us
IETFen-US

Amerikar ingelesa ere deitzen zaio (estatubatuarrek darabilten American English izenaren hitzez hitzeko itzulpena), baina nahasgarria da, ez duelako barne hartzen Belizeko ingelesa, Jamaikakoa, Kanadakoa...

Amerikan, ingelesaren erabilera britainiar kolonizazioaren garaian hasi zen. Lehendabiziko ingelesezko hiztunak XVII. mendean Ipar Amerikara iritsitako kolonoak izan ziren; baina garai hartan, nederlandera, frantsesa, gaztelania, alemana, suediera, eskoziera, galesa, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta finlandierazko hiztunak ere baziren, amerindiarrez gain, jakina.


Fonologia aldatu

Era askotan, Ingalaterrakoarekin alderatuta, Estatu Batuetako fonologia kontserbadoreagoa da[2]. Ekialdeko kostaldeko aldaerek (adibidez, Ingalaterra Berria edo New Yorkekoek) Ingalaterrako goi mailako klasearena egiten zuten[3] eta, egun, tradizioak oraindik dirau. Barnealdean, ostera, ingeles, irlandar eta eskoziarren aldaeren nahasketak aldaera berriak sortu zituen. Hori dela eta, eskualde horietan silaba trabatuetako erreak ahoskatu egiten dituzte (sisteR edo aRt), XVII. mendean metropolian egiten zen bezala. Atlantiar kostaldean, berriz, kontsonante hori mututu zenez, ahoskapena sister [sista] eta art [aat] da.

Ortografia aldatu

1828an, Noah Websterrek bere erabilera-hiztegia argitaratu zuenean, ingelesezko ortografia berritzeko aholkuak eman zituen. Nahiz eta estatubatuarra izan, Europan baino ez zituzten bere aholkuak jarraitu eta, beraz, britainiar eta estatubatuar ingelesen artean aldeak daude. Hona hemen adibide batzuk:

Britainiarra Estatubatuarra
-re (centre, theatre...) -er (center, theater...)
-ise (realise...) Kanadan eta Erresuma Batuan: realize... -ize (realize...)
-ogue (dialogue, analogue...) -og (dialog, analog...)
-our (colour, favour, labour...) -or (color, favor, labor...)
-ce [izenak] -se [aditzak] (practice / to practise) -ce/-se [biak] (license / to license, practice / to practice)
sceptical skeptical
jewellery jewelry
mad crazy
skilful (Australian eta Kanadan: skillful) skillful
pavement sidewalk
angry mad

Hiztegia aldatu

Estatu Batuek ingelesezko lexikoari milaka hitz, esanahi eta esaldi eman dizkiote: batzuk mantendu dira eta beste batzuk, galdu. Bertoko amerindiar hizkuntzek zenbait hitz eman zizkien: opossum, raccoon (mapatxea), squash (kuia) edo moose (altzea). Kolonoen hizkuntzetatik ere zenbait hitz hartu zituzten: nederlanderatiko cookie (gaileta), frantsesetiko levee edo gaztelaniatiko barbecue (barbakoa) eta stevedore (zamaketaria).

Hitz batzuk ere bertan sortuak dira: O.K. (ados), belittle (gutxietsi), blizzard (elur-ekaitza handia) edo teenager (nerabea).

Badaude Estatu Batuetan oraindik erabiltzen diren hitzak, gainerako lekuetan galduta egon arren: fall (udazkena), gotten (lortuta) edo creek (erreka), adibidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Crystal, David. (1997). English as a Global Language. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 0-521-53032-6..
  2. Trudgill, Peter; Jean, Hannah. (2002). International English: A Guide to the Varieties of Standard English. Londres: Arnold, 2 or. ISBN 0-340-80834-9..
  3. Trudgill, Peter; Jean, Hannah. (2002). International English: A Guide to the Varieties of Standard English. Londres: Arnold, 46-47 or. ISBN 0-340-80834-9..

Kanpo estekak aldatu