Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Aita Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta ama Leonor Ingalaterrakoa izan zituen. Bere neba Henrike I.a Gaztelakoa eta ahizpa Berengaria Gaztelakoa izan ziren.

Filipe II.a Frantziakoa eta Joan Lurgabea erregeek hala adosturik, Frantziako tronuaren oinordekoa Gaztelako infanta batekin ezkonduko zen. Hori zela eta, adineko andrea zen Leonor Akitaniakoa Gaztelara joan eta Zuria hautatu zuen. 12 urte besterik ez zituela, Zuria amamarekin joan zen Parisa. 1200ko maiatzaren 22an Luis VIII.a Frantziakoarekin ezkondu zen[3]

1223an erregina ezkontide bilakatu zen baina hiru urte besterik ez zituen eman karguan, Luis disenteriaz hil zelako. Haien bigarren semea, Luis, izan zen ondorengoa, eta heldutasuna iritsi bitartean Zuria erregeordea izan zen. Jaun feudal handien altxamendua zapaldu ondoren, albitarren aurkako gerra amaitu zuen (1229ko Parisko Ituna). Semea adinera heldu zenean, Pontoiseko Maubuisson abadiara erretiratu zen. Luis IX.a VII. Gurutzadara joan zelarik (1249-1252 bitatean), erregeorde bihurtu zen berriro eta pastoureaux izenekoen matxinadari eman zion bukaera.

Seme-alabakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Pernoud, Régine (2002) Blanca de Castilla: la gran reina de la Europa medieval Bartzelona: Belacqua ISBN 84-95894-18-1.
  3. Martínez Díez, Gonzalo (2007) Alfonso VIII, rey de Castilla y Toledo (1158-1214) Xixon: Ediciones Trea, S.L. ISBN 978-84-9704-327-4.