Antso III.a Gaztelakoa

Antso III.a Gaztelakoa Desiratua[1] (Toledo, 1134 -Toledo, 1158ko abuztuaren 31) Gaztelako erregea (1157 - 1158) izan zen[2].

Antso III.a Gaztelakoa
Sancho III de Castilla (Museo del Prado).jpg
Royal Arms of Castille (1214-15th Century).svg
Gaztelako Erresumako errege


Gaztelako Erresumako erregea

Bizitza
JaiotzaToledo, 1134 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaToledo1158ko abuztuaren 31 (egutegi gregorianoa) (23/24 urte)
Hobiratze lekuaToledoko Santa Maria Katedrala
Familia
AitaAlfontso VII.a Gaztelakoa
AmaBerengela Bartzelonakoa
Ezkontidea(k)Zuria Nafarroakoa, Gaztelako erregina  (1151 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaLeonesse House of Burgundy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta gudaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Errekonkistan parte hartu zuen Calatravako ordena eratuz. Alfontso VII.a Gaztelakoa eta Berenguela Bartzelonakoaren seme nagusia izan zen. Bere aitaren erreinaldian 1149an "Naiarako erregea" zuen titulua. Aita hiltzean bere erresuma bitan zatitua izan zen: Antsok Gaztelako Erresuma eta Toledo jarauntsi zituen, eta Fernando anaiak, berriz, Leongo Erresuma. Biek sinatu berria zuten aliantza 1158an Toledon hil zenean.

1151ko urtarrilaren 30ean[3] Gartzia Remiritzen alaba Zuriarekin ezkondu zen. Seme bi izan zituzten: Alfontso oinordekoa eta Gartzia infantea, umea zela 1156an hilda (erregina ere hil omen zen erditzean). Litekeena da beste seme bat izatea.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Szabolcs de Vajay, "From Alfonso VIII to Alfonso X" "Studies in Genealogy and Family History in Tribute to Charles Evans on the Occasion of his Eightieth Birthday" liburuan, 1989, 366-417. orr.
  3. Biasteriko Forua

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antso III.a Gaztelakoa  


Aurrekoa
Alfontso VII.a Gaztelakoa
Gaztelako erregea
1157 - 1158
Ondorengoa
Alfontso VIII.a Gaztelakoa


  Artikulu hau Gaztela-Mantxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.