Ireki menu nagusia

Alexandro II.a Errusiakoa

Alexander II.a Errusiakoa» orritik birbideratua)

Alexandro II.a (errusieraz: Александр II Николаевич, Aleksandr II Nikolaevitx) (Mosku, 1818ko apirilaren 29a[1] - San Petersburgo, 1881eko martxoaren 13a[2]), 1855-1881 bitartean Errusiako enperadorea izan zen.

Alexandro II.a Errusiakoa
Alexander II of Russia photo.jpg
Enperadore

Bizitza
Jaiotza Q4279033 Itzuli1818ko apirilaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Winter Palace Itzuli1881eko martxoaren 1a (juliotar egutegia) (62 urte)
Hobiratze lekua San Petersburgoko katedrala
Heriotza modua gizahilketa
regicide Itzuli: Odoljarioa
Familia
Aita Nikolas I.a Errusiakoa
Ama Alexandra Feodorovna
Ezkontidea(k) Catherine Dolgorukov Itzuli
Maria Alexandrovna Itzuli  (1841eko apirilaren 16a (juliotar egutegia) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Romanov-Holstein-Gottorp Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Gradua list of Russian field marshals Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa
SignatureAlexanderII.jpg

Nikolas I.aren semea zen, eta Vasili Zhukovski poeta liberalaren ardurapean hazi zen. Krimeako gerra galdu ondoko urteetan (Parisko Ituna, 1856), Alexandro II.ak mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, garrantzizko erreformak eragin zituen: basailuak askatu, 1861; administrazioaren erreforma, 1864; hezkuntza publikoaren erreforma; azkenik, burdinbide-sarearen garapenaz bultzada handia eman zion ekonomiari.

1863. urtean bat egin zuen Alemaniarekin, abertzale poloniarren altxamendua zapaltzeko. Turkiaren aurkako gerran abiatu zelarik (1877-78), Bismarckek laguntza ukatu eta atzera egin zien Alexandro II.ak Europari buruz zituen asmoei (San Stefanoko hitzarmena). Bitartean, Kaukasoko konkista amaitu (1859) eta Erdialdeko Asian barneratu zen (Tashkent, 1865; Bukhara eta Samarkanda, 1868). Errusia barnean, bestalde, politika absolutistaren aurka altxatu zen herri-mugimendua (Narodnaia Volia 1870) garatu zen. Mugimendu horretako nihilista-talde batek hil zuen bonba batez.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro II.a Errusiakoa  
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman jeb izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman jec izeneko erreferentziarako