Agaramont

Nafarroa Behereko eskualdea
Agramont» orritik birbideratua)

Agaramont[1][a] (amikuzeraz: Agaramonde)[b] edo Bidaxunerria[c] Nafarroa Behereko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Nafarroa zein Euskal Herri osoko iparralderago dagoen lurraldea da, eta Nafarroa Behereko gainerako lurraldeetatik bereizten da paisaia baloiduna baina nahiko laua duelako, Lapurdiko eremuen antzekoagoa. Ibaiek garrantzi handia dute, eta kasu askotan mareen eragina izaten dute, nahiz eta lehorrean egon.

Agaramont
Bidaxunerria
 Euskal Herria
Map
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Beherea
Udalerriak6 (lista ikusi)
EskualdeburuaBidaxune
Herri handienaBidaxune
Geografia
Koordenatuak43°28′41″N 1°05′11″W / 43.47815833°N 1.08634645°W / 43.47815833; -1.08634645
Azalera99,86 km²
Garaiera0-177 metro
Distantzia52,9 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria3.569 (2018:  −10)
Dentsitatea35,74 biztanle/km²

6 udalerrik osatzen dute, eta 2018 urtean 3569 biztanle eta 99,86 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 3,98 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Aturri ibaiaren ertzetan dagoen itsas mailaren gaineko 0 metrotik Espermont mendiaren 177 metrora arteko altuera du.

Eskualdeburua Bidaxune udalerria da.

Agaramont edo Bidaxunerria beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Agramont (1100)
  • Agromonte (1110)
  • Agrimonte (1119)
  • Agremont (1175)
  • Aigremont (1200)
  • Gramont (1252)
  • Agramont (1305)
  • Eggremund (1328)
  • Gramonte (1354)
  • Agramont (1378)
  • Gramont (1441)
  • Agramond (1571)
  • Agramont (1728)
  • Gramont (1863)
  • Gramont (1974)
  • Agarramont (1990)
  • Agaramont (2000)

Etimologia

aldatu

Eskualde honen izena Agaramonteko dukerritik dator, honek, aldi berean, bertako subirano familia Agaramont izena hartzen duelarik, jatorriz Erreitiko Agaramonteko gaztelukoak. Gaur egungo forma guztiak antzinako Agramont formatik datoz, frantsesez eta okzitanieraz hasierako a- letra galdu baitu. Hizkuntza bakoitzaren -r-soinua -g- eta -a- arteko kokapenari dagokionez ere, aldaketa txikiak ikusten dira. Euskaraz silaba -gara- da, hizkuntza honetan kontsonante indartsuek ez baitute jarraipenik izaten, Gerezieta edo Gorozin kasuen bezala.

Agramont eraikuntza erromantzea da, eta egileek "mendi zorrotza" sentzuarekin lotzen dute; beraz, Euskal Herriko iparralderago dagoen eremuak (Agaramont) eta hegoalderago dagoenak (Monteagudo) etimologia partekatzen dute. Hala ere, Jean-Baptiste Orpustan bezalako euskal filologo batzuen arabera, fonetikoki antzekoak diren baina esanahi desberdinak dituzten forma ugarik adierazten dute jatorri latinizatuko toponimo bat izan daitekeela. Orpustanek Agermendi (bistako mendia) eta Akhermendi (ahuntzen mendia) proposatzen ditu, Garmendi (mendi harritsua) ezaguna ahaztu gabe.[3]

Bidaxunerria izena hartzen du, Bidaxune hiriburuari erreferentzia eginez, Bidaxuneko printzerri subiranoa dela eta. Izan ere, Frantziar Estatuko administrazioak bigarren toponimo hori hartzen du zonaldea bere banaketa kantonalean izendatzeko, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre eskualdeak hartzen baititu, hurrenez hurren.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Fisionomia

aldatu

Garazi edota Nafarroa Behereko hegoaldearekin alderatuz lurralde laua da hau, laborantzarako egokia. Amiküze bezala, Bearno eta Landetako auzo-herriekin antza handiagoa du hegoalderago daudenekin baino.

Historia

aldatu

Erdi Aroan, Agaramonteko Dukerriaren lurrak ziren, hortik eskualdearen izena. Eskualde aberatsa izan zen, Biduze eta Aturri ibaien bidez eginiko merkataritzari esker.[4]

1994ko urtarrilaren 1ean Bidaxuneko herri elkargoa sortu zen, Akamarre, Bidaxune, Burgue-Erreiti, Erango, Gixune eta Samatze udalerriak gehituz. Gixune udalerriaren sarrera polemikoa izan zen, Lapurdiko udalerria ez baita tradizioz Agaramont eskualdekoa izan, eta, gehitzearekin batera, Ipar Euskal Herriko eskualdeko mapa txikitzen ari baitzen, beste lurralde batekoa baitzen. Ezkoze ere nabarmendu zen, tradizioz eskualdekoa izan dena, Bearnoko Salieseko herri elkargoan.[5]

2010eko urtarrilean, Bardoze udalerria herri elkargoan sartu zen.[6]

2017ko urtarrilaren 1ean, Bidaxuneko herri elkargoa desagertu egin zen sortu berri zen Euskal Hirigune Elkargoa osatzeko.[7]

Osaketa

aldatu

6 udalerrietan 7 herriak osatzen dute eskualdea: 3 569 biztanle eta 99,86 kilometro koadro.

Herria Udalerria INSEE kodea Herritarra Azalera
(km²)
Biztanleria
(2018)
Dentsitatea
(bizt/km²)
Akamarre Akamarre 64161 akamartar 33,90 981 25,93
Bidaxune Bidaxune 64123 bidaxundar 30,43 1364 43,61
Burgue Burgue-Erreiti 64113 burguetar 11,37 116 10,99
Erreiti erreititar
Erango Erango 64031 erangoar 5,30 168 26,23
Ezkoze Ezkoze 64205 ezkoztar 5,60 237 42,32
Samatze Samatze 64502 samaztar 13,26 703 51,81

Garraioa

aldatu

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du eskualdea. Guztira, 2 linek eskaintzen dute zerbitzua 2 udalerritan: Samatze eta Bidaxune.[8]

Ekonomia

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Agaramonteko udalerri guztiak eremu ez-euskaldunean zegoen, han hizkuntza nagusia okzitaniera baitzen, bertsio gaskoiarrean.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, bere herri guztiak eremu ez-euskaldunean zegoen, han hizkuntza nagusia okzitaniera baitzen, bertsio gaskoiarrean.[10]

Oharrak

aldatu
  1. /aɣ̞áʁ̞amònt/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa laugarren silaban
  2. /aɣ̞áʁ̞amònð̞e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarre silaban eta kamutsa laugarren silaban
  3. /biðáʃunèʁia/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarre silaban eta kamutsa laugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. «Agaramont - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  2. «Agaramont - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Orpustan, Jean-Baptiste. (1996-10-01). «La toponymie basque de Bayonne» Lapurdum (1): 9–10.  doi:10.4000/lapurdum.1854. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  4. Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Aturbe (Bi liburukiak)
  5. «Bidaxuneko herri elkargoa» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  6. (Frantsesez) «Ongi etorri herri elkargora» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  7. Berria.eus. «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-01-23).
  8. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu