Agaramonteko Dukerria

Agaramonteko Dukerria dukerri txikia izan zen, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Gaskoniako zenbait elizatek osatutakoa, Bidaxune hiriburua zuena.

Dukerriaren sorrera

aldatu

Frantzia eta Nafarroako erregea zen Luis XIV.ak sortu zuen. Honek 1648ko azaroan argitaratu eta 1663ko abenduaren 15ean erregistratu zituen eskubide-estutitzen bitartez antzinako konderria dukerri bihurtu zuen, 1643ko abenduaren 31n Pare izendatu zuena[1].

Hamar elizateek osatuta zegoen: horietatik bost guztiz Frantzian zeudenak (Lapurdiko Ahurti, Bardoze eta Gixune eta Gaskoniako Léren eta Saint-Pé-de-Léren) eta beste bost Nafarroako Erresuman (Akamarre, Samatze, Burgue, Erreiti- egun Burgue-Erreiti sortu zutenak- eta Ezkoze[2]).

Dukerria ezin da Bidaxuneko printzerria nahasi. Nahiz eta biek eskualde berean zeuden Agaramontar leinuaren lurraldeak izan, Agramondeko dukerria printzerriak banatutako lurralde biek osatuta dago.

Agaramonteko Jaurerria

aldatu

Dukerri bihurtu baino lehen, 1040tik aurrera jaurerria izan zen. Lurraldeari izena eman zion gaztelua ez da egungo Bidaxuneko Agaramontarren gaztelua baizik eta Erreitiko Mulari muinoan zegoena, Sarrikotaren mugan hain zuzen ere[1].

Gixuneko Konderria

aldatu

Dukerria lortu baino lehen, agaramontarrak kondeak izan ziren, Gixuneko kondeak hain zuzen ere. Konderria 1563an Karlos IX.a Frantziakoak ezarri zuen Bardoze, Ahurti, Samatze, Akamarre, Saint-Pé-de-Léren eta Beskoitze elizateak emanez[1].

Agaramonteko Konderria

aldatu

Agénor de Gramontek 1874an argitaratutako "Histoire et généalogie de la maison de Gramont" liburuaren arabera, Karlos IX.a Frantziakoak Gixuneko konde izendatzearekin batera Agaramonteko konde izendatu zuen. Jean Jaurgainek ez du aintzat hartu datu hau, garai hartan, Agramont Nafarroako Erresumako lurraldea zelako ez Frantziakoa[3].

Armarriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Aturbe (Bi liburukiak)
  2. Patente-eskutitzean agertzen zirenak
  3. Jean de Jaurgain, "Corisande d'Andoins, comtesse de Guiche et dame de Gramont", Eusko Ikaskuntza, 105-140. orr. Online[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b c d e www.heraldique-europeenne.org eta www.euraldic.com

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu