Ireki menu nagusia

Adolf Erik Nordenskiöld

Adolf Erik Nordenskiöld (Helsinki, 1832ko azaroaren 18a - Dalbjö, 1901eko abuztuaren 12a) suediar jatorriko finlandiar esploratzailea eta naturalista izan zen[1]. Artikoa esploratu eta Zembla Berria eta Siberiako itsasaldeak ikertu zituen. Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen lehenbizikoa izan zen.

Adolf Erik Nordenskiöld
Adolf Erik Nordenskiöld by Axel Jungstedt 1902.jpg
parlamentuko lehendakari

1883 -
Riksdageko kidea

Bizitza
Jaiotza Helsinki1832ko azaroaren 18a
Herrialdea  Suedia
Finlandiako Dukerri Handia
Talde etnikoa suediarrak Finlandiana
Suediarra
Heriotza Dalbyö gård Itzuli eta Västerljungs församling Itzuli1901eko abuztuaren 12a (68 urte)
Hobiratze lekua Q48034291 Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Nils Gustaf Nordenskiöld
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Imperial Alexander University Itzuli
Helsinkiko Unibertsitatea
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, historian of cartography Itzuli, kartografoa, idazlea, geologoa, geografoa, Q48023515 Itzuli, mineralogoa, politikaria eta botanikaria
Enplegatzailea(k) Stockholmgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Q10688026 Itzuli
LaNature1873-254-SignatureDeNordenskiold.png

BizitzaAldatu

Finlandian jaio zen baina arrazoi politikoak zirela eta, Suediara erbesteratu behar izan zuen. Irakaslea izan zen Stockholmen. 1858an eta 1861ean Artikora egindako bi espediziotan parte hartu zuen. 1864an eta 1868an Svalbard uharteetara zihoazen espedizioak antolatu zituen, bide horretatik iparburura iritsiko zelakoan; ez zen heldu baina garrantzi handiko aurkikuntza zientifikoak egin zituen. 1870ean Groenlandiako mendebaldeko kostaldea ikertu zuen. 1875ean Jenisei ibaiaren bokaleraino iritsi zen eta Europaren eta Errusiaren arteko merkataritzarako bide berri bat aurkitu zuen. Harrezkero haren helburu nagusia ipar-ekialdeko igarobidea aurkitzea izan zen. 1878an Göteborgetik irten zen Vega izeneko itsasontzian, Txeliuskin lurmuturra iragan eta Lena ibaiaren bokalera iritsi zen; Ekialdeko lurmuturra atzean utzi eta Japoniara iritsi zen. Suezko kanaletik itzuli zen Europara.

1880ean "Vega"n egindako bidaldia izeneko liburua argitaratu zuen. Faksimile-bildumak eta mapa zaharrei buruzko ikerketak ere argitaratu zituen: Facsimil Atlas (1889) eta Periphus (1897).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Erik Nordenskiöld