Errodopsina, edo more ikusgaia, erretinako makil zeluletan dagoen eta RHO geneak[3] kodetzen duen proteina bat da. Proteina hau G proteinei lotutako hartzailea da (GPCR). Makil zeluletako opsinari eta argiarekiko sentikorra den proteina hartzaile bati esker, makiletan fototransdukzio ikusgaia ematen da. Errodopsinak ikusmena baimentzen du argi ahula dagoenean, hortaz oso sentikorra da argiarekiko [4]. Gainera, argiaren eraginpean jartzean, Photobleaching jasaten du, hau da, fluoroforo baten suntsiketa fotokimikoa gertatzen da. Gizakietan, 30 minuturo birsortzen da guztiz, non denbora hori gero makil zelulak sentikorragoak bihurtzen diren [5]. Errodopsinaren genean akatsak daudenean begietako eritasunak sortzen dira, hala nola, erretinitis pigmentosoa eta sortzetiko gaueko itsutasuna.

RHO
Proteinak kodetzen dituen genea
Identifikadoreak
 Homologene: 68068 Genenames: RHO Ensemble: ENSG00000163914
TaxoiaHomo sapiens
Asoziazio-genetikoacongenital stationary night blindness autosomal dominant 1 (en) Itzuli
Kokapena
Kromosomahuman chromosome 3 (en) Itzuli
Kokapen zitogenetikoa3q22.1
Hasiera129247483 bp[1]
Amaiera129254012 bp[2]
kokapena
Transkripzioak
RNA IDNM_000539
Ensembl
Sagu arruntRho (en) Itzuli
Arratoi arruntRho (en) Itzuli
Danio rerioexorh (en) Itzuli
Gene-adierazpen eredua
eta
Ontologia
Kodetzen duErrodopsina
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Ikertzaileak aldatu

 
Franz Christian Boll.

Errodopsina Franz Christian Boll-ek aurkitu zuen 1876an [6][7][8]. Errodopsina izenaren etimologia Antzinako grezierako ῥόδον (rhódon), bere “kolore larrosaren” ondorioz, eta ὄψις (ópsis) “ikusmena” hitzetatik dator [9]. 1878an Wilhelm Friedrich Kühne (1837-1900) fisiologo germaniarrak sortu egin zuen [9][10].

George Wald-ek errodopsina holoproteina bat dela aurkitu zuenean, erretinako kromoforoz eta apoproteina batez osatuta, opsina izena jarri zion, nahiz eta gaur egun apo-errodopsina bezela ezagutzen den [11]. Gaur egun, opsina terminoa erretinako kromoforoa lotzen duten G proteinei lotutako hartzaileekin erlazionatzen da, lotura horren ondorioz argiarekiko sentikorrak diren fotoerrezeptoreak bihurtzen direnean, hain zuzen ere [12][13][14].

Orokorra aldatu

 
Makil zelula baten irudikapena.

Errodopsina makil zelulen kanpoko diskoetan aurkitzen den proteina da. Ikusmen eskotopikoa, argi maila baxua deneko ikusmen mota, kontrolatzen du [5][15]. Errodopsinak argi berde-urdina (~500nm) [16][17]xurgatzen du gehienbat, eta hori dela eta ikusten dugu guk more-gorrixka moduan.

Errodopsinarekin erlazionatuta dauden beste opsina batzuk, aminoazido batzuetan eta indar handiagoz xurgatzen dituzten argiaren uhin luzeretan ezberdintzen dira. Gizakiok, bederatzi opsina ezberdin ditugu[12], errodopsina barne, baita kriptokromoa ere (argiarekiko sentikorra baina opsina ez den flaboproteina da) [18].

Egitura aldatu

 
G-proteinei lotutako errodopsina hartzailea.

Errodopsina, beste opsinak bezala, G-proteinekin parekatutako hartzailea da (GPCR)[19][20]. GPCRak zelula-mintzen geruza bilipidikoan aurkitzen diren kimiohartzaileak dira[21][22]. Mintz arteko zazpi domeinu intrazelular dituzte, ligando lotzeko lotura-poltsiko bat osatzen dutenak. Errodopsinaren ligandoa A-bitaminan oinarritutako 11-cis-retinala kromoforoa da,[23][24][25][26][27] zeinek GPCR-aren zazpigarren domeinuaren[28][29] lisina erresiduo bati kobalenteki lotuta dagoen (Lys296)[30], Schiff-base baten bitartez[31][32]. Lotura mota dela eta, ligandoa mintzarekiko era horizontalean aurkitzen da. Hala ere, 11-zis-erretinalak lotura-poltsikoa estaltzeaz arduratzen da bakarrik. Aktibazioa gerta dadin, 11-zis-erretinalak argi fotoi bat xurgatu behar du, isomerizazio prozesu bat jasanez, trans-retinalean bihurtzen delarik [33][34]. Behin ligando aktiboa poltsiko katalitikoan sartuta, hartzailea egitura aktiboa hartzeko ahalmena dauka, [35][36] konformazio aldaketa bat jasanez eta aldaketa fototransdukzio ur-jauzi bat sortuz [37]. Prozesu honen bidez, hasieran kimiohartzailea zena fotohartzaile batean bihurtzen da, bere aktibaziorako behar den fotoien medioz[13].

 
Ziklo-bisuala. Ziklo bisuala erretinako kromoforoaren berritzearen ondoren dator. Fototransdukzio-bidearekin paraleloan doana.

Erretinara lotzeko lisina oso kontserbatuta egon ohi da, ia opsina guztiek aurkezten baitute. Arraroa den arren, opsina gutxik galdu dute eboluzioaren poderioz [13], baina ez dira argiarekiko sentikorrak [38][39][40]. Mutazio baten eraginez lisina lotura galtzen denean, erretinitis pigmentosa gaixotasun genetiko autosomiko dominantea bat eratu daiteke [41]. Artifizialki, erretinako lotura-lisina beste posizio batzuetara alda daiteke, baita mintzaren beste eremu batzuetara ere, honek daukan jarduera aldatu gabe.

Errodopsina era konstitutiboan (etengabe) ekoizten da argirik erabili gabe, eboluzioan zehar gertatu den mutazio baten ondorioz [42][43][41]. Era berean, errodopsina mota-basatiak 11-zis-retinal bat lotuta ez daukatenean konstitutiboki aktiboak daude, aktibitate hau txikiagoa izan arren[44]. Hau dela eta, 11-zis-retinala alderantzizko agonista dela esan daiteke[45].

Abereen errodopsina 348 aminoazidoz osatuta dago, erretinara lotzeko lisina Lys 296 izanda. Hori, aminoazido sekuentzia [46] eta 3D-egitura zehaztu zitzaizkion lehen opsina izan zen [29]. Egitura zehaztasunez aztertu da, X-izpien kristalografia bidez[47]. Hainbat modelo (hala nola, bizikleta-pedal mekanismoa eta hula-twist mekanismoa) saiatzen dira azaltzen nola erretina-taldeak bere egitura alda dezakeen errodopsina proteinaren poltsiko inguratzailearekin talka egin gabe [48][49][50].

Duela gutxiko informazioaren arabera, errodopsina monomero funtzional bat da, dimero bat izan beharrean. Urte askotan, G-proteinekin lotutako hartzaileen paradigma izan zena [51].

Fototransdukzioa aldatu

Errodopsina G-proteinari loturiko beharrezko hartzailea da fototransdukzioan.

Aktibazioa aldatu

 
Errodopsinaren eraketa bide metabolikoa.

Errodopsinan, erretinako aldehido taldea kobalenteki lotuta dago Schiff base protonizatu bateko lisina hondar baten amino taldearekin (-NH+ = CH-) [30]. Errodopsinak argia xurgatzen duenean, bere erretina-kofaktorea 11-cis-etik guztizko-trans konfiguraziora isomerizatzen da, eta proteinak, ondoren, erlaxazio batzuk jasaten ditu kofaktore isomeratuaren forma aldatua egokitzeko. Prozesu honetan sortutako bitartekariak George Wald-en laborategian ikertu ziren lehen aldiz, zeinak ikerketa honen Nobel saria jaso zuen 1967an [52]. Ondoren, fotoisomerizazio dinamika IR espektroskopiarekin eta UV/Vis espektroskopiarekin ikertu izan da. Fotoerrodopsina izeneko lehen fotoproduktua irradiazioaren ondorengo 200 femtosegundutan sortzen da, eta jarraian, pikosegunduetan batoerrodopsina izenekoa guztizko-trans lotura distortsionatuekin. Bitartekari hau tenperatura kriogenikoetan harrapatua eta aztertua izan daiteke, eta hasieran prelumierredopsina izenekoa zen [53]. Geroagoko bitartekarietan, lumierredopsina eta metaerredopsina I, Schiff basearen lotura guztizko-trans  erretina-hondarrekin protonizatua ematen da, eta proteinak bere kolore gorrixka mantentzen du. Kitzikapen neuronalari hasiera ematen dion aldaketa kritikoak metaerrodopsina I metaerrodopsina II-ra bihurtzea dakar, Schiff basearen deprotonazioarekin eta kolore aldaketa gorritik horira igarotzearekin lotzen dena [54].

Fototransdukzio ur-jauzia aldatu

 
Fototransdukzioa.

Metaerrodopsina II, argi aktibazioaren produktua dena, G-proteina transduzina (Gt) estimulatuz  fototransdukzio bisualeko bigarren mezulariaren bidezidorra aktibatzen du, α subunitatearen askapena emanez. GTPrekin lotutako azpiunitate honek, aldi berean, cGMP fosfodiesterasa aktibatzen du. cGMP fosfodiesterasak eragindako hidrolizazio prozesu baten bitartez, cGMP degradatzen da eta, ondorioz, honen kontzentrazio maila txikitzen doa, cGMP-aren menpeko katioi kanalen inhibizioa eraginez. Horrek, zelula fotohartzaileen hiperpolarizazioa dakar, transmisoreak askatzen dituzten abiadura aldatuz. [55][37]

Inhibizioa aldatu

Metaerrodopsina II (Meta II) desaktibazio azkarra jasaten du, errodopsina kinasaren eta arrestinaren bidez aktibatutako transdukzioa gertatu ondoren [56]. Fototransdukzioa berriro gertatzeko errodopsina pigmentua birsortu behar da. Honek, trans-erretinal guztien ordezkaketa 11-cis-erretinalarekin eta Meta II.aren murrizketa funtsezkoak direla prozesua bideratzeko esan nahi du. Meta II-aren murrizketan, Schiff baseko lotunea, normalean trans-erretinal guztiak eta opsina apoproteina guztiak batzen dituena, hidrolizazio prozesu bat jasaten du Meta III-an bihurtuz. Makilen kanpoaldeko segmentuan, Meta III ahultzen da, trans-erretinalean eta opsinan banatuz [56]. Bestalde, Meta II-aren ahulketa bigarren produktu bat sortzen du, opsina trans-erretinala konplexua, zeinetan trans-erretinalak bigarren lotura-guneetara translokatu diren. Meta-II.aren ahulketaren ondorioz sortzen den produktua erreakzioaren pH-aren menpe dagoela dirudi, pH altuagoak Meta III.aren aurkako erreakzioa bultzatzen dituztelarik. [56]

Erretinako gaixotasunak aldatu

 
Larritasun tarteko egoeran dagoen,retinitis pigmentosa pairatzen duen gaixo baten begiaren atzealdeko irudia.

Errodopsina genearen mutazioak erretinako gaixotasunen eragileak izan daitezke, retinitis pigmentosa gaixotasunarekin gertatzen den moduan. Oro har, errodopsina akastuna ubikitinarekin batera agregatzen da inklusio gorputzetan, tarteko filamentu-sarea nahasiz eta disfuntzionalak diren proteinen degradazioa etenaraziz. Zelularen barnean emandako proteina ez-funtzionalen metaketa, apoptosi fotohartzailea eragiten du. [57]

Errodopsinako beste mutazio batzuen bidez X-lotutako sortzetiko gaueko itsutasun geldikorra izena duen gaixotasun genetikoa sortzen da, batez ere errodopsinaren aktibazio poltsikoan gertatzen diren mutazioen ondorioz gertatzen den aktibazio konstituzionala gertatzen denean. [58]

Errodopsinarekin zerikusia duten beste hainbat egoera patologiko aurkitu dira ere, besteak beste, Golgi ondorengo garraio urria, aktibazio deserregulatzailea, makilen kanpoaldeko segmentuaren ezegonkortasuna eta arrestina loturak. [58]

Terapiak aldatu

A bitaminako deribatuen bidezkoa aldatu

Erretinako degradaketa gaixotasunak heredatzen laguntzeko hainbat mekanismo patologiko aurkitu dira. Horien artean, 11-zis-erretinalen eraketaren atzerapen handia eta trans-erretinalen degradazioan gertatutako atzerapena aurkitu daitezke. Mekanismo hauek, azpiproduktu erretinoide kaltegarrien metaketa dakarte, ikusmenaren gaitasuna degradatuz.

Azken hamarkadan, lanean zehar deribatu erretinoideoekin egindako esperimentuak argitaratu dira. Hauen helburua, ikusmen-ziklo hondatuak eragindakoa erretinako endekapenezko gaixotasunetarako tratamenduak garatzea da. Esperimentuan, erretinalamina bidezko tratamenduekin arratoietan gertatutako hobekuntza adierazten da, dena den tratamendua argiaren bidezko kalteak gerta baino lehen egin behar dela zehazten da (3h lehenago). [59]

Gene terapia aldatu

Azken urteetan, erretina-geneen terapiaren segurtasuna bermatu da, neurri batean behintzat. Hau, entsegu klinikoetan eta animalia-ereduen bidez testatuz, dakarren abantailak eta desabantailak aztertu dira.

Terapia genikoak, gaixo bakoitzeko progresioaren karakterizazioa eta kausa genetikoa ulertzea eskatzen du. Terapia genikoak testatzeko, giza gaixotasunaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen dituen animalia-eredu bat behar izan ohi da. Hala ere, gaixoen ama zeluletatik sortuako fotohartzaileek eta erretina-pigmentuen bidez egindako test-sistema, beste hautabide bat izan daiteke erretina-genearen terapiarako. Terapia genikoak bideratze-sistema bat ere behar du, gene terapeutikoa zelula-mota egokian sartzeko eta ehunean nahi gabeko kalterik ez eragiteko bidea sortu dadin. Begian aztertzen ari diren egungo sistemak nanopartikulak, lentibirus pseudotipatuak eta hainbat serotipo motatako adeno-birusa (AAV) dira. [60]

Erreferentziak aldatu

  1. GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000163914. Ensembl.
  2. GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000163914. Ensembl.
  3. (Ingelesez) «RHO rhodopsin [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  4. (Ingelesez) J. Litman, Burton; C. Mitchell, Drake. (1996). «Rhodopsin structure and function» Biomembranes: A Multi-Volume Treatise (Elsevier) 2: 1–32.  doi:10.1016/s1874-5342(07)80004-3.. ISBN 978-1-55938-659-3. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  5. a b Rhodopsin and G-protein linked receptors. JAI Press 1996 ISBN 978-1-55938-659-3. PMC 162596914. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  6. Encyclopedia of the neurological sciences. (Second edition. argitaraldia) 2014 ISBN 978-0-12-385158-1. PMC 879879974. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  7. Photophysiology. Volume I, General principles, action of light on plants. 1964 ISBN 978-1-4832-6227-7. PMC 896836855. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  8. (Alemanez) Archiv für Physiologie. Veit & Comp. 1877 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  9. a b (Ingelesez) «Definition of RHODOPSIN» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  10. Wade, Nicholas J.. (2008). «Visual purple (sehpurpur)» Perception 37 (11): 1617–1620.  doi:10.1068/p3711ed. ISSN 0301-0066. PMID 19189727. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  11. (Ingelesez) Wald, George. (1951-12-01). «The Photochemical Basis of Rod Vision» Journal of the Optical Society of America 41 (12): 949.  doi:10.1364/JOSA.41.000949. ISSN 0030-3941. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  12. a b Terakita, Akihisa. (2005). «The opsins» Genome Biology 6 (3): 213.  doi:10.1186/gb-2005-6-3-213. ISSN 1474-760X. PMID 15774036. PMC 1088937. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  13. a b c Gühmann, Martin; Porter, Megan L.; Bok, Michael J.. (2022-08-06). «The Gluopsins: Opsins without the Retinal Binding Lysine» Cells 11 (15): 2441.  doi:10.3390/cells11152441. ISSN 2073-4409. PMID 35954284. PMC 9368030. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  14. Hofmann, Klaus Peter; Lamb, Trevor D.. (2023-03). «Rhodopsin, light-sensor of vision» Progress in Retinal and Eye Research 93: 101116.  doi:10.1016/j.preteyeres.2022.101116. ISSN 1873-1635. PMID 36273969. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  15. (Ingelesez) «Rhodopsin | biochemistry | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  16. Wald, G.; Brown, P. K.. (1958-01-31). «Human rhodopsin» Science (New York, N.Y.) 127 (3292): 222–226.  doi:10.1126/science.127.3292.222. ISSN 0036-8075. PMID 13495499. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  17. Bowmaker, J. K.; Dartnall, H. J.. (1980-01). «Visual pigments of rods and cones in a human retina» The Journal of Physiology 298: 501–511.  doi:10.1113/jphysiol.1980.sp013097. ISSN 0022-3751. PMID 7359434. PMC 1279132. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  18. Foley, Lauren E.; Gegear, Robert J.; Reppert, Steven M.. (2011-06-21). «Human cryptochrome exhibits light-dependent magnetosensitivity» Nature Communications 2: 356.  doi:10.1038/ncomms1364. ISSN 2041-1723. PMID 21694704. PMC 3128388. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  19. Casey, P. J.; Gilman, A. G.. (1988-02-25). «G protein involvement in receptor-effector coupling» The Journal of Biological Chemistry 263 (6): 2577–2580. ISSN 0021-9258. PMID 2830256. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  20. Attwood, T. K.; Findlay, J. B.. (1994-02). «Fingerprinting G-protein-coupled receptors» Protein Engineering 7 (2): 195–203.  doi:10.1093/protein/7.2.195. ISSN 0269-2139. PMID 8170923. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  21. Dixon, R. A.; Kobilka, B. K.; Strader, D. J.; Benovic, J. L.; Dohlman, H. G.; Frielle, T.; Bolanowski, M. A.; Bennett, C. D. et al.. (1986 May 1-7). «Cloning of the gene and cDNA for mammalian beta-adrenergic receptor and homology with rhodopsin» Nature 321 (6065): 75–79.  doi:10.1038/321075a0. ISSN 0028-0836. PMID 3010132. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  22. Dixon, R. A.; Sigal, I. S.; Rands, E.; Register, R. B.; Candelore, M. R.; Blake, A. D.; Strader, C. D.. (1987 Mar 5-11). «Ligand binding to the beta-adrenergic receptor involves its rhodopsin-like core» Nature 326 (6108): 73–77.  doi:10.1038/326073a0. ISSN 0028-0836. PMID 2881211. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  23. (Ingelesez) Wald, George. (1934-07). «Carotenoids and the Vitamin A Cycle in Vision» Nature 134 (3376): 65–65.  doi:10.1038/134065a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  24. Wald, G.; Brown, P. K.; Hubbard, R.; Oroshnik, W.. (1955-07-15). «HINDERED CIS ISOMERS OF VITAMIN A AND RETINENE: THE STRUCTURE OF THE NEO-B ISOMER» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 41 (7): 438–451.  doi:10.1073/pnas.41.7.438. ISSN 0027-8424. PMID 16589696. PMC PMC528115. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  25. Brown, P. K.; Wald, G.. (1956-10). «The neo-b isomer of vitamin A and retinene» The Journal of Biological Chemistry 222 (2): 865–877. ISSN 0021-9258. PMID 13367054. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  26. (Ingelesez) Oroshnik, William. (1956-06). «THE SYNTHESIS AND CONFIGURATION OF NEO-b VITAMIN A AND NEORETINENE b» Journal of the American Chemical Society 78 (11): 2651–2652.  doi:10.1021/ja01592a095. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  27. Oroshnik, W.; Brown, P. K.; Hubbard, R.; Wald, G.. (1956-09). «HINDERED CIS ISOMERS OF VITAMIN A AND RETINENE: THE STRUCTURE OF THE NEO-b ISOMER» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 42 (9): 578–580.  doi:10.1073/pnas.42.9.578. ISSN 0027-8424. PMID 16589909. PMC PMC534254. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  28. Hargrave, P. A.; McDowell, J. H.; Curtis, D. R.; Wang, J. K.; Juszczak, E.; Fong, S. L.; Rao, J. K.; Argos, P.. (1983). «The structure of bovine rhodopsin» Biophysics of Structure and Mechanism 9 (4): 235–244.  doi:10.1007/BF00535659. ISSN 0340-1057. PMID 6342691. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  29. a b Palczewski, K.; Kumasaka, T.; Hori, T.; Behnke, C. A.; Motoshima, H.; Fox, B. A.; Le Trong, I.; Teller, D. C. et al.. (2000-08-04). «Crystal structure of rhodopsin: A G protein-coupled receptor» Science (New York, N.Y.) 289 (5480): 739–745.  doi:10.1126/science.289.5480.739. ISSN 0036-8075. PMID 10926528. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  30. a b Bownds, D.. (1967-12-23). «Site of attachment of retinal in rhodopsin» Nature 216 (5121): 1178–1181.  doi:10.1038/2161178a0. ISSN 0028-0836. PMID 4294735. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  31. Collins, F. D.. (1953-03-14). «Rhodopsin and indicator yellow» Nature 171 (4350): 469–471.  doi:10.1038/171469a0. ISSN 0028-0836. PMID 13046517. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  32. Pitt, G. A.; Collins, F. D.; Morton, R. A.; Stok, P.. (1955-01). «Studies on rhodopsin. VIII. Retinylidenemethylamine, an indicator yellow analogue» The Biochemical Journal 59 (1): 122–128.  doi:10.1042/bj0590122. ISSN 0264-6021. PMID 14351151. PMC 1216098. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  33. Zhou, Huan-Xiang. (2008-11-05). «The debut of PMC Biophysics» PMC Biophysics 1 (1)  doi:10.1186/1757-5036-1-1. ISSN 1757-5036. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  34. Kropf, A.; Hubbard, R.. (1959-11-12). «The mechanism of bleaching rhodopsin» Annals of the New York Academy of Sciences 74 (2): 266–280.  doi:10.1111/j.1749-6632.1958.tb39550.x. ISSN 0077-8923. PMID 13627857. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  35. Choe, Hui-Woog; Kim, Yong Ju; Park, Jung Hee; Morizumi, Takefumi; Pai, Emil F.; Krauss, Norbert; Hofmann, Klaus Peter; Scheerer, Patrick et al.. (2011-03-31). «Crystal structure of metarhodopsin II» Nature 471 (7340): 651–655.  doi:10.1038/nature09789. ISSN 1476-4687. PMID 21389988. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  36. Wald, G.. (1968-10-11). «Molecular basis of visual excitation» Science (New York, N.Y.) 162 (3850): 230–239.  doi:10.1126/science.162.3850.230. ISSN 0036-8075. PMID 4877437. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  37. a b (Ingelesez) Terakita, Akihisa; Kawano-Yamashita, Emi; Koyanagi, Mitsumasa. (2012-01). «Evolution and diversity of opsins» Wiley Interdisciplinary Reviews: Membrane Transport and Signaling 1 (1): 104–111.  doi:10.1002/wmts.6. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  38. Katana, Radoslaw; Guan, Chonglin; Zanini, Damiano; Larsen, Matthew E.; Giraldo, Diego; Geurten, Bart R. H.; Schmidt, Christoph F.; Britt, Steven G. et al.. (2019-09-09). «Chromophore-Independent Roles of Opsin Apoproteins in Drosophila Mechanoreceptors» Current biology: CB 29 (17): 2961–2969.e4.  doi:10.1016/j.cub.2019.07.036. ISSN 1879-0445. PMID 31447373. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  39. Leung, Nicole Y.; Thakur, Dhananjay P.; Gurav, Adishthi S.; Kim, Sang Hoon; Di Pizio, Antonella; Niv, Masha Y.; Montell, Craig. (2020-04-20). «Functions of Opsins in Drosophila Taste» Current biology: CB 30 (8): 1367–1379.e6.  doi:10.1016/j.cub.2020.01.068. ISSN 1879-0445. PMID 32243853. PMC 7252503. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  40. Kumbalasiri, T.; Rollag, M. D.; Isoldi, M. C.; Castrucci, A. M. de Lauro; Provencio, I.. (2007). «Melanopsin triggers the release of internal calcium stores in response to light» Photochemistry and Photobiology 83 (2): 273–279.  doi:10.1562/2006-07-11-RA-964. ISSN 0031-8655. PMID 16961436. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  41. a b Park, Paul Shin-Hyun. (2014). «Constitutively active rhodopsin and retinal disease» Advances in Pharmacology (San Diego, Calif.) 70: 1–36.  doi:10.1016/B978-0-12-417197-8.00001-8. ISSN 1557-8925. PMID 24931191. PMC 4120657. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  42. (Ingelesez) Robinson, Phyllis R.; Cohen, George B.; Zhukovsky, Eugene A.; Oprian, Daniel D.. (1992-10). «Constitutively active mutants of rhodopsin» Neuron 9 (4): 719–725.  doi:10.1016/0896-6273(92)90034-B. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  43. (Ingelesez) Yang, Tong; Snider, Barry B.; Oprian, Daniel D.. (1997-12-09). «Synthesis and characterization of a novel retinylamine analog inhibitor of constitutively active rhodopsin mutants found in patients with autosomal dominant retinitis pigmentosa» Proceedings of the National Academy of Sciences 94 (25): 13559–13564.  doi:10.1073/pnas.94.25.13559. ISSN 0027-8424. PMID 9391065. PMC PMC28345. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  44. Melia, T. J.; Cowan, C. W.; Angleson, J. K.; Wensel, T. G.. (1997-12). «A comparison of the efficiency of G protein activation by ligand-free and light-activated forms of rhodopsin» Biophysical Journal 73 (6): 3182–3191.  doi:10.1016/S0006-3495(97)78344-9. ISSN 0006-3495. PMID 9414230. PMC 1181221. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  45. Devine, Erin L.; Oprian, Daniel D.; Theobald, Douglas L.. (2013-08-13). «Relocating the active-site lysine in rhodopsin and implications for evolution of retinylidene proteins» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 110 (33): 13351–13355.  doi:10.1073/pnas.1306826110. ISSN 1091-6490. PMID 23904486. PMC 3746867. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  46. Ovchinnikov YuA, null. (1982-11-08). «Rhodopsin and bacteriorhodopsin: structure-function relationships» FEBS letters 148 (2): 179–191.  doi:10.1016/0014-5793(82)80805-3. ISSN 0014-5793. PMID 6759163. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  47. Gulati, Sahil; Jastrzebska, Beata; Banerjee, Surajit; Placeres, Ángel L.; Miszta, Przemyslaw; Gao, Songqi; Gunderson, Karl; Tochtrop, Gregory P. et al.. (2017-03-28). «Photocyclic behavior of rhodopsin induced by an atypical isomerization mechanism» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 114 (13): E2608–E2615.  doi:10.1073/pnas.1617446114. ISSN 1091-6490. PMID 28289214. PMC 5380078. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  48. Nakamichi, Hitoshi; Okada, Tetsuji. (2006-06-26). «Crystallographic analysis of primary visual photochemistry» Angewandte Chemie (International Ed. in English) 45 (26): 4270–4273.  doi:10.1002/anie.200600595. ISSN 1433-7851. PMID 16586416. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  49. Schreiber, Marko; Sugihara, Minoru; Okada, Tetsuji; Buss, Volker. (2006-06-26). «Quantum mechanical studies on the crystallographic model of bathorhodopsin» Angewandte Chemie (International Ed. in English) 45 (26): 4274–4277.  doi:10.1002/anie.200600585. ISSN 1433-7851. PMID 16729349. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  50. Weingart, Oliver. (2007-09-05). «The twisted C11=C12 bond of the rhodopsin chromophore--a photochemical hot spot» Journal of the American Chemical Society 129 (35): 10618–10619.  doi:10.1021/ja071793t. ISSN 0002-7863. PMID 17691730. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  51. Chabre, Marc; le Maire, Marc. (2005-07-12). «Monomeric G-protein-coupled receptor as a functional unit» Biochemistry 44 (27): 9395–9403.  doi:10.1021/bi050720o. ISSN 0006-2960. PMID 15996094. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  52. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1967» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  53. Yoshizawa, T.; Wald, G.. (1963-03-30). «Pre-lumirhodopsin and the bleaching of visual pigments» Nature 197: 1279–1286.  doi:10.1038/1971279a0. ISSN 0028-0836. PMID 14002749. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  54. Matthews, R. G.; Hubbard, R.; Brown, P. K.; Wald, G.. (1963-11). «TAUTOMERIC FORMS OF METARHODOPSIN» The Journal of General Physiology 47 (2): 215–240.  doi:10.1085/jgp.47.2.215. ISSN 0022-1295. PMID 14080814. PMC 2195338. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  55. Rhodopsin and G-protein linked receptors. JAI Press 1996 ISBN 978-1-55938-659-3. PMC 162596914. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  56. a b c Heck, Martin; Schädel, Sandra A.; Maretzki, Dieter; Bartl, Franz J.; Ritter, Eglof; Palczewski, Krzysztof; Hofmann, Klaus Peter. (2003-01-31). «Signaling states of rhodopsin. Formation of the storage form, metarhodopsin III, from active metarhodopsin II» The Journal of Biological Chemistry 278 (5): 3162–3169.  doi:10.1074/jbc.M209675200. ISSN 0021-9258. PMID 12427735. PMC 1364529. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  57. Saliba, Richard S.; Munro, Peter M. G.; Luthert, Philip J.; Cheetham, Michael E.. (2002-07-15). «The cellular fate of mutant rhodopsin: quality control, degradation and aggresome formation» Journal of Cell Science 115 (Pt 14): 2907–2918.  doi:10.1242/jcs.115.14.2907. ISSN 0021-9533. PMID 12082151. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  58. a b Mendes, Hugo F.; van der Spuy, Jacqueline; Chapple, J. Paul; Cheetham, Michael E.. (2005-04). «Mechanisms of cell death in rhodopsin retinitis pigmentosa: implications for therapy» Trends in Molecular Medicine 11 (4): 177–185.  doi:10.1016/j.molmed.2005.02.007. ISSN 1471-4914. PMID 15823756. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  59. (Ingelesez) Perusek, Lindsay; Maeda, Akiko; Maeda, Tadao. (2015). Jastrzebska, Beata ed. «Supplementation with Vitamin A Derivatives to Rescue Vision in Animal Models of Degenerative Retinal Diseases» Rhodopsin: Methods and Protocols (Springer): 345–362.  doi:10.1007/978-1-4939-2330-4_22. ISBN 978-1-4939-2330-4. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  60. (Ingelesez) Rossmiller, Brian P.; Ryals, Renee C.; Lewin, Alfred S.. (2015). Jastrzebska, Beata ed. «Gene Therapy to Rescue Retinal Degeneration Caused by Mutations in Rhodopsin» Rhodopsin: Methods and Protocols (Springer): 391–410.  doi:10.1007/978-1-4939-2330-4_25. ISBN 978-1-4939-2330-4. PMID 25697537. PMC PMC4696870. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak aldatu