Diterpeno
C20H32 formulako terpenoen eta haien deribatuen izen generikoa. Lau isopreno-unitatez osatzen da
Diterpenoak lau isoprenoz osaturiko terpenoak dira. Lipido saponifikaezinak dira eta 20 karbonotako katea dute.

Landareetan, intsektuetan, onddoetan eta itsasoko animalietan agertzen dira.
Garrantzi biologikoa Aldatu
Diterpeno batzuek garrantzi biologiko handia dute:
- Fitola: Klorofila molekularen alde hidrofoboa osatzen du eta fotosintesian ezinbestekoa da beraz.
- Giberelina: Landareen fitohormona garrantzitsua da, hazien eta kimuen latentzia garaia moztu eta ernaldia hasten baitu.
- Erretinola (A bitamina): Erretinak ongi funtzionatzeko ezinbestekoa izateaz gain immunitate-sisteman eta enbrioiaren hazkuntzan ere eragina du.