Hidroxilo
−OH talde monobalentea, hidrogeno-atomo batez eta oxigeno-atomo batez osatutako erradikal kimikoa, alkohol, hidroxido, azido organiko eta abarren ezaugarri dena. Organikoa edo ez-organikoa izan daiteke
Hidroxilo taldea oxigeno atomo bat eta hidrogeno atomo batek osatutako talde funtzionala da: OH erroa. Konposatu organiko baten ordezkatzaile bat hidroxilo taldea denean, konposatua alkohola dela esaten da. Talde hau beraz, alkoholen ezaugarri nagusia da, eta –1 karga du, hau da, 1 balentzia du.
Uretan, hidroxidoetan, alkoholetan eta beste gai askotan egoten da. Hidroxiloa duen molekula ez organiko bat (sodio hidroxidoa, NaOH, adibidez) disoluzio batean ioitzen denean, OH erroak karga negatibo bat hartzen du, eta horri hidroxilo ioia deitzen zaio (OH-). Ioi hori izatearen ondorio dira hidroxidoek ur disoluzioetan dituzten tasunak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.