2024ko Udako Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldia

olinpiar jokoen amaiera ekitaldia

2024ko udako Olinpiar Jokoen amaiera ekitaldia, «Records» izenburuaz egin zen.[1] Irekiera ekitaldia ez bezala, Parisko Jokoen itxiera ekitaldia estadio olinpikoan, Stade de France estadioan egin zen, 2024ko abuztuaren 11n.[2] Ekitaldiak bi ordu inguruko iraupena izan zuen eta etorkizun distopiko batean girotuta egon zen.[3] Estadioan 80.000 inguru ikusle izan ziren.[4]

2024ko Udako Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldia
Irudia
Map
MotaOlinpiar Jokoetako itxiera ekitaldia
Honen parte da2024ko Udako Olinpiar Jokoak
Data2024ko abuztuaren 11
KokalekuStade de France
HerrialdeaFrantzia
AntolatzaileaNazioarteko Olinpiar Batzordea

Olinpiar zeremonien protokoloaren arabera, ekitaldiaren buru izan ziren kultura ordezkaritza bana, alde batetik, Frantziarena herrialde anfitrioi gisa, eta, bestetik, Ameriketako Estatu Batuena, 2028ko Udako Olinpiar Jokoen antolatzaile gisa. Ekitaldian zehar, Parisko alkate Anne Hidalgok Karen Bass Los Angeleseko alkateari olinpiar bandera eman zion.[5] Ekitaldian su olinpikoa itzali zen.

Prestakizunak

aldatu

Amaiera ekitaldia Thomas Jolly aktore eta zuzendari artistikoak zuzendu zuen.[6] Artistaren arabera, zeremonia «oso ikuskizun bisuala, koreografia askoreekin eta oso akrobatikoa izango da dimentsio operatibo batean», eta argumentu ildo distopiko bat izan behar zuen: «Olinpiar Jokoak desagertu egin dira berriro, eta norbaitek haiekin topo egingo du ostera».[7]

Zeremonian ia ehun artista, akrobata, dantzari eta zirkuko artistek hartu zuten parte, eta jatorrizko soinu banda propioa, musika emanaldiak eta nazioarteko abeslari ospetsuen emanaldiak bildu zituen.[8] Baita ere, batzorde olinpiko nazionalen itxiera desfilea egin zen, kirolariek ordezkatuta, eta emakumezkoen maratoiaren dominak banatu ziren.[9]

Garapena eta parte hartzaileak

aldatu

Léon Marchd igerilaria, Jokoetan bost domina irabazitakoa, Tuilerietako lorategiko pebetontzi olinpikoa itzali eta sugar olinpikoa esku argi batean Stade de France estadioraino eramateko arduraduna izan zen.[10] Zaho de Sagazan kantariak Sous le ciel de Paris kanta abesten zuen bitartean, Haendel-Hendrix Akademiako abesbatzaren laguntzaz.

Stade de Franceko eszena nagusiak planisferio estilizatu bat irudikatzen zuen. Atleten desfile bat egiten zen instalazio horren inguruan, ordezkaritza bakoitzeko banderadunek gidatuta, Antoine Dupont eta Pauline Ferrand-Préot Frantziaren kasuan.[11]

Divertimento orkestrak, Zahia Ziouanik zuzenduta, La Marseillese jo zuen, musika hutsez eta kantatu gabe. Karaoke moduan zenbait kanta eman ziren segidan, besteak beste Charles Aznavourren Emmenez-moi.

Lehen aldiz, dominak banatzeko zeremonia bat egin zen Olinpiar Jokoen amaiera ekitaldian, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan emakumezkoen maratoiaren irabazleena, nabarmenduz Sifan Hassan herbeheretarraren urrezko domina.[12]

Golden Voyager izeneko urrezko pertsonaia bat agertu zen gero eszenatoki gainean.[13]

Grezia, lehen olinpiar jokoen jatorrizko herria izanik, ohorezko leku batean izan zen, bandera masta batean ipinita. Irekiera ekitaldiko pertsonaien oroigarri batzuk egin ziren, tantaka, agerraldi laburren bitartez..

Alain Roche suitzar piano jolea hutsean zintzilik agertu zen ereserki olinpikoa jotzen, egoera bertikal batean, Benjamin Bernheim frantziar-suitzar tenoreak kantuan lagundurik. Ondoren, dantzari samalda batek eraztun olinpikoak eratu eta zintzilikatu zituzten, akrobazia ugariren laguntzaz.

Phoenix rock musika taldeak bere kanta ezagun batzuk jo zituen, besteak beste, If I Ever Feel Better, Ezra Koenigen laguntzaz lehenbizi, Kavinskyren eta Angèleren laguntzaz. Azkenik, Air taldeak Playground Love jo zuen, The Virgin Suicides (1999) filmaren jatorrizko bandako piezetako bat.

Tony Estanguet 2024ko Udako Olinpiar Jokoen batzorde antolatzaileko presidentearen eta gero Thomas Bach Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentearen hitzaldietan aipamen bereziki eskertua egin zen boluntarioek egindako lanaz.

Bandera olinpikoa sinbolikoki eman zion Parisko alkate Anne Hidalgok Karen Bass Los Angelesko alkateari, 2028ko Udako Olinpiar Jokoak hiri horrek antolatuko baititu.[14] Tom Cruise aktore estatubatuarra kable batetik zintzilikatuta agertu zen estadioan, bandera olinpikoa jaso eta motor batean atera zen ziztu bizian.[15] Los Angelesera iritsita, Veniceko itsas pasealekutik, Red Hot Chile Peppers, Billie Eilish, Snoop Dogg eta Dr. Dre musikari eta kantarien emanaldia izan zen, eta H.E.R. kantariarena Parisetik.[16]

Yseult abeslariak My Way kantatu zuen, Comme d'habitude abestiaren ingelesezko moldaketa herrikoia.[17]

Kontinente guztietako eta errefuxiatu taldeko atleta ordezkari batzuk sugar olinpikoa itzaltzeko ekitaldian parte hartu zuten, eszenatokian, jokoen itxiera gauzatzeko.

Ekitaldia amaitu aurretik, Frantziako talde paralinpikoko atletak aurkeztu ziren.

Amaitzeko, su artifizialak jaurti ziren estadioaren sabaitik.

Bertaratutako ordezkarien zerrenda

aldatu

Herrialdeak

aldatu
Herrialdea Nor Kargua
  Frantzia Emmanuel Macron Errepublikako presidentea
Anne Hidalgo Pariseko alkatea
Tony Estanguet 2024ko Udako Olinpiar eta Paralinpiar Jokoen Antolaketa Batzordeko presidentea
  Ameriketako Estatu Batuak Douglas Emhoff Presidenteordearen senarra
Laphonza Butler Kaliforniako senataria
Denise Bauer Misio diplomatikoaren buru Frantzian eta Monakon
Robert Garcia Ordezkarien Etxeko kidea
Karen Bass Los Angeleseko alkatea
  Monako Albert II.a Monakoko printzea eta bertako Olinpiar Batzordeko presidentea
  Suedia Carl XVI.a Gustaf Erregea
Silvia Suediakoa Erregina

Nazioarteko erakundeak

aldatu
Antolaketa Nortasuna Izenburua
NOB Thomas Bach Lehendakaria

Eztabaidak

aldatu

Marcel Ciolacu Errumaniako lehen ministroak iragarri zuen ez zela amaiera olinpikoko ekitaldian izango, emakumezkoen gimnastikako zoruko ariketan ariketan brontzezko domina irabaztea eragotzi ziotelakoan Ana Barbosu errumaniar gimnastari eta bere herrialdeko kirolariek jasandako tratua ez zelakoan duina izan.[18][19] Hala ere, NOBeko agintaritza olinpikoak Barbosuri eman zion domina, azkenik, jokoen itxiera egunean bertan jakinarazi zuenez.[20]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Graziella. (2024-08-10). «Cérémonie de clôture des JO de Paris 2024 : déroulé, date, diffusion, ce qu'il faut savoir» Sortiraparis.com (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  2. (Frantsesez) AFP. (2024-08-10). «Paris 2024 : ce que l’on sait du programme de la cérémonie de clôture» Le Monde (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  3. (Frantsesez) Cousin, Victor; Jaeglé, Marolle; Yves, Emmanuel. (2024-08-09). «JO Paris 2024 : Tom Cruise, Angèle, Yseult, Phoenix, spectacle dystopique… Ce que l’on sait de la cérémonie de clôture» Le Parisien (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  4. (Ingelesez) «Olympics closing ceremony 2024: Everything you need to know» NBC News (web.archive.org) 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  5. (Frantsesez) «Cérémonie de clôture des JO 2024 : 270 artistes, Tom Cruise en "guest-star", Zaho de Sagazan et Yseult, show dystopique... Ce qu'il faut savoir du déroulé de la soirée» franceinfo: (web.archive.org) 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  6. (Ingelesez) Associated Press. (2022-09-21). «French stage director Thomas Jolly to direct opening and closing ceremonies for 2024 Paris Olympics» ESPN (web.archive.org).
  7. (Ingelesez) May, Sam. (2024-07-05). «Paris 2024: Closing ceremony of Olympics revealed» Inside the Games (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  8. (Frantsesez) Sarniguet, Pierre. «Jeux Olympiques de Paris 2024 : une cérémonie de clôture immanquable» Jeux Olympiques Paris 2024.
  9. (Ingelesez) «Paris 2024 Olympics Closing Ceremony: Date, Start Time, Tickets, Location» TimeOut (web.archive.org) 2024-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  10. (Frantsesez) «Cérémonie de clôture des JO : Léon Marchand n’a laissé personne indifférent avec son passage» Huffpost (web.archive.org) 2024-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  11. (Frantsesez) «RECTIFICATIF. Antoine Dupont et Pauline Ferrand-Prévôt seront porte-drapeaux pour la cérémonie de clôture des JO de Paris 2024» franceinfo: (web.archive.org) 2024-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  12. (Frantsesez) «JO 2024. Pourquoi les médaillées marathoniennes vont être célébrées à la cérémonie de clôture ?» Ouest France (web.archive.org) 2024-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  13. (Frantsesez) Boisseau, Rosita. (2024-08-11). «Arthur Cadre, homme-caoutchouc et « golden voyageur » de la cérémonie de clôture des JO de Paris» Le Monde (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  14. (Frantsesez) Pelletier, Nicolas. (2024-08-07). «Cérémonie de clôture des JO: Tom Cruise, la séquence parfaite pour lancer "LA 2028"» RMC Sport (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  15. Mandelbaum, Jacques. (2024-08-12). «Tom Cruise, messager des dieux tombé du ciel à la cérémonie de clôture des JO 2024» Le Monde (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  16. (Frantsesez) Lesprit, Bruno. (2024-08-12). «De Zaho de Sagazan à Billie Eilish en passant par Phoenix, H.E.R. et les Red Hot Chili Peppers, une cérémonie de clôture des JO 2024 en forme de relais avec Los Angeles» Le Monde (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  17. (Frantsesez) «JO 2024: Yseult clôt la cérémonie avec un puissant "My Way"» RMC Sport (web.archive.org) 2024-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  18. (Ingelesez) May, Sam. (2024-08-06). «Gymnastics: Romanian PM to boycott Olympic Closing Ceremony» Inside the Games (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  19. (Gaztelaniaz) «Juegos | Boicot del primer ministro rumano a la clausura de los Juegos por el "trato indigno" en gimnasia» Sport45 (web.archive.org) 2024-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  20. (Ingelesez) AFP. (2024-08-12). «Romanian gymnast Barbosu to be awarded Chiles' Olympic floor bronze: IOC» France24 (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu