2028ko Udako Olinpiar Jokoak
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2028ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXIV Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2028an Los Angeles hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Los Angelesen ospatzen direla 1932ko eta 1984ko ekitaldien ondoren.
Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoak 2028 ![]() | |
---|---|
[[Fitxategi:|300px]] | |
Hiria |
Los Angeles![]() |
Hasiera | 2028ko uztailaren 21a |
Bukaera | 2028ko abuztuaren 6a |
Estadioa | Los Angeles Memorial Coliseum |
Jokoak 2028ko uztailaren 21etik abuztuaren 6ra izango dira.
HautaketaAldatu
Los Angeles, Parisekin batera 2024ko jokoak antolatzeko hautagai bakarrak ziren. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ezohikoz 2024ko eta 2028ko jokoen antolatzaileak aldi berean hautatzeko proposamena egin zuen 2017an. Proposamen hau onartutakoan, Paris 2024ko jokoetarako hobesten zutela ulertuta, Los Angelesek 2028ko jokoak antolatzeko akordioa egin zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, Paris 2024ko jokoetarako hautagai bakar bezala utziz.
EgoitzakAldatu
Los Angeles erdialdeko kirol parkeaAldatu
- Los Angeles Memorial Coliseum: irekiera eta itxiera ekitaldiak, atletismoa
- Banc of California Stadium: futbola, atletismoa
- Dedeaux Field: igeriketa, jauziak, igeriketa sinkronizatua
- Galen Center: badmintona, karatea
- Los Angeles Convention Center: saskibaloia, boxeoa, esgrima, taekwondoa, ping-ponga, txirrindularitza (BMX)
- Staples Center: saskibaloia
- Microsoft Theater: halterofilia
- Grand Park: atletismoa (maratoia, ibilketa), txirrindularitza (errepidea)
- Figueroa Street: zaleen gunea
- University Village (Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatea): prentsa eta hedabideak
Bailarako kirol parkeaAldatu
- Sepulveda Basin Park: kanoa (slalom), hipika, tiroa
South Bay-ko kirol parkeaAldatu
- Dignity Health Sports Park: zazpiko errugbia, pentatloi modernoa, tenisa, belar hockeya
- VELO Sports Center: txirrindularitza (pista), pentatloi modernoa (esgrima)
Long Beach-eko kirol parkeaAldatu
- Long Beacheko itsasertza: txirrindularitza (BMX), waterpoloa, triatloia, igeriketa (maratoia)
- Long Beach Arena: eskubaloia
- Belmont Veterans Memorial Pier: bela
WestsideAldatu
- Santa Monica State Beach eta Venice Beach: boleibola (hondartza), skateboardinga, surfa, saskibaloia (3x3)
- Riviera Country Club: golfa
- Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen: villa olinpikoa
- Pauley Pavilion: borroka, judoa
- SoFi Stadium: irekiera eta itxiera ekitaldiak, futbola, arkua
- The Forum: gimnastika
Kalifornia hegoaldeko egoitzakAldatu
- Rose Bowl: futbola
- Perris aintzira: arraunketa, kanoa (sprint)
- Frank G. Bonelli Regional Park: txirrindularitza (mountain bike)
- Dodger Stadium: beisbola/sofbola
- Angel Stadium: beisbola/sofbola
- Honda Center: boleibola (aretoa)
- Anaheim Convention Center: boleibola (aretoa)
- NBC Universal Studio Lot: prentsa eta hedabideak
Futbol egoitzakAldatu
Aukeratzeke