Tony Laurent Marcel Estanguet (Paue, 1978ko maiatzaren 6a) frantziar kirolari ohia da, eslalon modalitatean piraguismoan lehiatzen zuena.[1] Patrice anaia piraguista ere izan zen.

Tony Estanguet

Bizitza
JaiotzaPaue1978ko maiatzaren 6a (46 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaESSEC Business School
Lycée Louis-Barthou (en) Itzuli
INSEP (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Pisua75 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea

tonyestanguet.com…
Twitter: TonyESTANGUET Olympic.org: tony-estanguet Edit the value on Wikidata

Udako lau Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, 2000 eta 2012 urteen artean, eta guztira urrezko hiru domina lortu zituen banakako C1 proban.[2] Hamabi domina irabazi zituen Eslalongo Munduko Piraguismo Txapelketan 1997 eta 2010 urteen artean, eta hamar domina Eslalongo Europako Piraguismo Txapelketan 2000 eta 2012 urteen artean.

Frantziako banderaduna izan zen 2008ko Pekingo Jokoen irekiera eta itxiera ekitaldietan.

Nazioarteko Piraguismo Federazioko presidenteorde izan zen. 2013an Nazioarteko Batzorde Olinpikoko Atleten Batzordeko kide hautatu zuten. 2024ko Parisko Joko Olinpikoen Batzorde Antolatzaileko presidentea ere izen zen.

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2000 Sidney   Urrea C1 banaka
2004 Atenas   Urrea C1 banaka
2012 Londres   Urrea C1 banaka
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
1997 Três Coroas   Zilarra C1 taldeka
1999 Seo de Urgel   Brontzea C1 taldeka
2003 Augsburg   Zilarra C1 banaka
2003 Augsburg   Zilarra C1 taldeka
2005 Penrith   Urrea C1 taldeka
2005 Penrith   Zilarra C1 banaka
2006 Praga   Urrea C1 banaka
2007 Foz do Iguaçu   Urrea C1 taldeka
2007 Foz do Iguaçu   Zilarra C1 banaka
2009 La Seu d'Urgell   Urrea C1 banaka
2009 La Seu d'Urgell   Zilarra C1 taldeka
2010 Liubliana   Urrea C1 banaka
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2000 Mezzana   Urrea C1 banaka
2002 Bratislava   Zilarra C1 banaka
2006 L'Argentière-la-Bessée   Urrea C1 banaka
2007 Liptovský Mikuláš   Brontzea C1 taldeka
2009 Nottingham   Zilarra C1 taldeka
2010 Bratislava   Zilarra C1 taldeka
2011 La Seu d'Urgell   Urrea C1 banaka
2011 La Seu d'Urgell   Urrea C1 taldeka
2012 Augsburg   Zilarra C1 banaka
2012 Augsburg   Brontzea C1 taldeka

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu