Gimnastika 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan – Emakumezkoak zorua

Emakumezkoen zorua 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 2024ko uztailaren 27 eta abuztuaren 6an egin zen, Bercy Arenan. Rebeca Andrade brasildarrak irabazi zuen urrea, Simone Biles estatubatuarrak zilarra eta Ana Barbosu errumaniarrak brontzea, nahiz eta lehen sailkapenean eta dominen zeremonian Jordan Chiles estatubatuarrak jaso zuen brontzea.

Gimnastika 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan – Emakumezkoak zorua
Motakirol proba olinpiko : 2024ko Udako Olinpiar Jokoak
Honen parte daartistic gymnastics at the 2024 Summer Olympics (en) Itzuli
Denbora-tarte2024ko uztailaren 28a - 2024ko abuztuaren 5a
KokalekuAccorHotels Arena
HerrialdeaFrantzia
Parte-hartzaileak
Kirolagimnastika artistiko
Irabazlea

Domina polemikoak

aldatu

Lehiak amaiera polemikoa izan zuen. Dominen zeremonian Jordan Chilesek jaso zuen brontzea, baina azken berrikuspenen ondoren, Ana Barbosuri eman zioten.

Ariketan, Chilesek 13.666ko puntuazioa jaso zuen epaileengandik, baina erreklamazioa aurkeztu zuen bere entrenatzaileak, ariketaren zailtasuna markatzeko orduan okerra egon zela, 5.9 puntuko zailtasuna zuela ariketak eta ez 5.8ka. Helegitea ontzat emanik, hamarren bat igo zioten puntuazioa Chilesi eta 13.766 horiekin hirugarren posizioan jarri zen.[1] Dominen zeremonian ere jaso zuen brontzea Chilesek, eta argazki historikoa egin zuten, berak eta Bilesek alabantza egiten erdian urrearekin zegoen Rebeca Andraderi: lehen aldia zen gimnastikan Joko Olinpikoetan hiru emakumezko beltzek osatzen zutena podium osoa.[2]

Errumaniako ordezkaritzak gaizki hartu zuen Chilesen brontzearena. Marcel Ciolacu lehen ministro errumaniarrak eskandaluzkoa iritzi zion gertatukoari eta itxiera ekitaldira ez zela joango esan. Ordezkaritza errumaniarrak aldi berean helegiteak aurkeztu zituen Barbosu eta Sabrina Voinearen izenean. Voinearena atzera bota zuten, baina Barbosurenak Chilesen helegitearen formari begiratu zion; AEBko ordezkaritzaren helegitea iritsi zen epaileengana ariketa amaitu eta minutua pasatutakoan, horixe delarik arauzko muga helegiteetarako, 60 segundo: minutua eta lau segundo zirela aurkeztu zenez Chilesena, atzera bota zuten azkenean, berriz 13.666tan utzita puntuazioa. Barbosuren 13.700 puntuak beraz brontzerako adina izan ziren.[3]

Barbosuren aldeko erabakiaren aurkako helegite gehiago aurkeztu zituen Jokoak amaitu eta berehala AEBetako ordezkaritzak. Helegitearen azkartasunaren bideo-frogak aurkeztu zituzten nonbait, 47 segundutan egin zelakoan, eta ez 64an. Baina Kirolaren Arbitraje Auzitegiak Errumaniari eman zion azken arrazoia,[4] eta Barbosuk jokoak amaitu eta 5 egunera jaso zuen domina Errumanian, besteak beste Ciolacu lehen ministroa bertan zelarik ekitaldian.[5] Chilesek kolpe latz eta egoera bidegabetzat jo zuen gertatua.[6]

Sailkapena

aldatu
Pos Gimnasta D emaitza E emaitza Pen. Guztira Qual.
1   Simone Biles (USA) 6.8 7.900 0.100 14.600 Q
2   Rebeca Andrade (BRA) 5.9 8.000 13.900 Q
3   Jordan Chiles (USA) 5.8 8.066 13.866 Q
4   Sabrina Voinea (ROU) 6.2 7.600 13.800 Q
5   Alice D'Amato (ITA) 5.6 8.100 13.700 Q
6   Ou Yushan (CHN) 5.6 8.066 13.666 Q
7   Manila Esposito (ITA) 5.7 7.933 13.633 Q
8[a]   Rina Kishi (JPN) 5.6 8.000 13.600 Q
  Ana Bărbosu (ROU) 5.6 8.000 13.600 Q
10   Zhang Yihan (CHN) 5.5 8.033 13.533 R1
11   Júlia Soares (BRA) 5.4 8.100 13.500 R2
12   Jade Barbosa (BRA) 5.5 8.000 13.500
13   Angela Andreoli (ITA) 5.8 7.700 13.500
14   Zhou Yaqin (CHN) 5.5 7.966 13.466
15   Ellie Black (CAN) 5.6 7.900 0.100 13.400 R3

Finala

aldatu
Pos Gimnasta D emaitza E emaitza Pen. Guztira Qual.
    Rebeca Andrade (BRA) 5.9 8.266 14.166
    Simone Biles (USA) 6.9 7.833 0.600 14.133
    Ana Bărbosu (ROU) 5.8 8.000 0.100 13.700
4   Sabrina Voinea (ROU) 5.9 7.900 0.100 13.700
5   Jordan Chiles (USA) 5.9 7.866 13.666
6   Alice D'Amato (ITA) 5.6 8.100 0.100 13.600
7   Rina Kishi (JPN) 5.7 7.566 0.100 13.166
8   Ou Yushan (CHN) 5.6 7.700 0.300 13.000
9   Manila Esposito (ITA) 5.7 6.533 0.100 12.133

Oharrak

aldatu
  1. Rina Kishi and Ana Bărbosu tied for eighth place on the floor exercise. Because they both had the same D-score (5.6) and the same E-score (8.000), the tie was unable to be broken, meaning nine gymnasts qualified for the floor exercise final

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Jordan Chiles' Olympic medal taken away after court reverses controversial score» UNILAD 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  2. (Ingelesez) Chappell, Bill. (2024-08-05). «3 Black women create an Olympic first in gymnastics» NPR (NPR) (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  3. (Ingelesez) «Romanian gymnast Barbosu to be awarded Chiles' Olympic floor bronze: IOC» France 24 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  4. (Ingelesez) Shakeel, Maleehah. (2024-08-17). «Jordan Chiles Paris Olympics Bronze Controversy Explained: Why Ana Barbosu Took Her Gymnastics Medal» EssentiallySports (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  5. (Gaztelaniaz) sjv, CNNEspañol. (2024-08-16). «La gimnasta rumana Ana Barbosu recibe el bronce después de que despojaran a Jordan Chiles de la medalla» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  6. (Gaztelaniaz) Liotti, Belén. (2024-08-15). «La gimnasta estadounidense Jordan Chiles dice que haber sido despojada de la medalla de bronce "se siente injusto" y un es "golpe duro"» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).

Kanpo estekak

aldatu