Venice (Los Angeles)
Venice, AEBetako Los Angeles hiriko barruti bat da, Kalifornia estatuan. Bere kanal eta hondartzengatik ospetsua izan arren, bertako nahiko giro bohemioa duen etxebizitza gunea eta itsas aurreko 4 kilometro luzeko pasealeku koloretsuarengatik ere ezaguna da.
Venice | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Kaliforniako konderri | Los Angeles konderria |
Charte city | Los Angeles |
Posta kodea | 90291 |
FIPS kodea | 06-82198 |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°59′27″N 118°27′33″W / 33.9908°N 118.4592°W |
Azalera | 8 km² |
Mugakideak | Mar Vista (en) eta Santa Monica |
Demografia | |
Biztanleria | 40.825 |
Dentsitatea | 5.103 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1905 |
laparks.org… |
Barrutia
aldatu1905ean Abbot Kinney tabako enpresaburu aberatsak "Venice of America" ("Amerikako Venezia") izenaz sortu zuen, garaiko Los Angeles hiritik 25 kilometro mendebaldera, kostaldeko hondartza aisialdi-leku izateko.
Gaur egun Venice hiriko gune bizi eta eklektikoenetako bat da. Autoak nagusi diren hirian ez ohikoa den arren, Venice oinezkoentzako gunea da, eta etxebizitza askok beren atari eta sarrera nagusiak oinezko kaleetan dituzte, gainera zenbakiz adieraziak daude. Autoen sarbideak kalexken aldean daude, etxebizitzen atzealdean. Halere, gainerako hirian bezala, Venice bere trafiko pilaketengatik ezaguna da. Hurbileneko bidesaririk gabeko autobidetik 2 miliatara dago, eta bere kale estuz osaturiko sarea ez zen gaur egungo trafikoaren beharrak asetzeko egina izan.
Venice Beach
aldatuVenice Beach edota Venice Hondartza deritzon guneak hondartzaren pareko pasealekua, Muscle Beach pasealekua, saskibaloi eta hondartzako boleibol y jokalekuak, Skate Dancing plaza, bidegorriak eta beren helbideak atarietan zenbakiz adieraziak dituzten denda era etxebizitzak barne hartzen ditu.
Barruti eklektikoa izateagatik ezaguna da, baita kontrakulturaren aldeko giro izateagatik ere.
Film eta telesail askoren eszenen kokalekua izan da.