1950eko Frantziako Tourra

1950eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honetako 37. edizioa izan zen. 1950eko uztailak 13 eta abuztuak 7 bitartean ospatu zen. 4773 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta.

1950eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa37. Frantziako Tourra
Txapelketa1950 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakuztailak 13 – 1950.eko abuztuak 7
Luzera4.773 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
MON Monako
LUX Luxenburgo
Irteera-lekuaParis
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak116
Amaitu dutenak51
Bataz besteko abiadura32,778 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Ferdinand Kübler
TxapeldunordeaBEL Stan Ockers
HirugarrenaFRA Louison Bobet
Eskalatzailerik onenaFRA Louison Bobet
Talderik onenaBEL Belgika
◀19491951▶
Dokumentazioa

116 txirrindularik parte hartu zuten, txirrindulari kopuru ezberdina zuten 14 taldetan banatuta. Horietatik, soilik 51 txirrindularik amaitu zuten proba, talde bakar batek ere proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu gabe.

Frantziako Tourraren edizio honetan sekulako iskanbila sortu zen Gino Bartali, Italiako talde nazionaleko liderra zena, Jean Robicen erorketa eragin izana egozten zioten zenbait ikuslek mehatxatu eta eraso zutenean. Erantzun bezala, italiar txirrindulari guztiek, une horretan probako liderra zen Fiorenzo Magni barne, lasterketa utzi zuten 12. etapan zehar, eta Tourraren antolakuntza 15. etaparen helmuga aldatzera behartu zuten, hasiera batean Sanremon aurreikusia zegoena, baina azkenean Mentonen finkatu zena, errepresalien beldur.

Edizio honetan kontroletik kanpokoa ezarri zen etapa bakoitzaren amaieran, kanporatu ugari eragin zituena.

Irabazleak, Ferdinand Küblerrek, proba batez beste 32,778 kilometro orduko abiaduran bete zuen, suitzar jatorriko txirrindulari batek Tourra irabaztea lortzen zuen lehen aldia izan zelarik.

Etapak

aldatu
Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Paris - Metz 307   Luxenburgo Jean Goldschmit   Luxenburgo Jean Goldschmit
2.a Metz -  Belgika Lieja 241   Italia Adolfo Leoni   Luxenburgo Jean Goldschmit
3.a   Belgika Lieja - Lille 232   Italia Alfredo Pasotti   Frantzia Bernard Gauthier
4.a Lille - Rouen 231   Belgika Stan Ockers   Frantzia Bernard Gauthier
5.a Rouen - Dinard 316   Italia Giovanni Corrieri   Frantzia Bernard Gauthier
6.a Dinard - Saint-Brieuc 78 (Erlojupekoa)   Suitza Ferdinand Kübler   Luxenburgo Jean Goldschmit
7.a Saint-Brieuc - Angers 248   Frantzia Nello Lauredi   Frantzia Bernard Gauthier
8.a Angers - Niort 181   Italia Fiorenzo Magni   Frantzia Bernard Gauthier
9.a Niort - Bordele 206   Italia Alfredo Pasotti   Frantzia Bernard Gauthier
10.a Bordele - Paue 202   Frantzia Marcel Dussault   Frantzia Bernard Gauthier
11.a Paue - Saint-Gaudens 230   Italia Gino Bartali   Italia Fiorenzo Magni
12.a Saint-Gaudens - Perpinyà 233   Belgika Maurice Blomme   Suitza Ferdinand Kübler
13.a Perpinyà - Nimes 215   Frantzia Marcel Molinès   Suitza Ferdinand Kübler
14.a Nimes - Toulon 222   Maroko Custodio Dos Reis   Suitza Ferdinand Kübler
15.a Toulon - Menton 206   Luxenburgo Jean Diederich   Suitza Ferdinand Kübler
16.a Menton - Niza 96   Suitza Ferdinand Kübler   Suitza Ferdinand Kübler
17.a Niza - Gap 229   Frantzia Raphaël Géminiani   Suitza Ferdinand Kübler
18.a Gap - Briançon 165   Frantzia Louison Bobet   Suitza Ferdinand Kübler
19.a Briançon - Saint-Étienne 291   Frantzia Raphaël Géminiani   Suitza Ferdinand Kübler
20.a Saint-Étienne - Lyon 98 (Erlojupekoa)   Suitza Ferdinand Kübler   Suitza Ferdinand Kübler
21.a Lyon - Dijon 233   Gino Sciardis   Suitza Ferdinand Kübler
22.a Dijon - Paris 314   Frantzia Émile Baffert   Suitza Ferdinand Kübler

Sailkapen nagusia

aldatu
Azken sailkapen orokorra
Emaitza Txirrindularia Denbora
1.   Suitza Ferdinand Kübler 145h 36' 56"
2.   Belgika Stan Ockers + 9' 30"
3.   Frantzia Louison Bobet + 22' 19"
4.   Frantzia Raphaël Géminiani + 31' 14"
5.   Luxenburgo Jean Kirchen + 34' 21"
6.   Frantzia Kléber Piot + 41' 35"
7.   Frantzia Pierre Cogan + 52' 22"
8.   Belgika Raymond Impanis + 53' 34"
9.   Frantzia Georges Meunier + 54' 29"
10.   Luxenburgo Jean Goldschmit + 55' 21"

Mendiko sailkapena

aldatu
  1. Louison Bobet
  2. Stan Ockers
  3. Jean Robic

Taldekako sailkapena

aldatu

Partehartzaileak

aldatu
ITALIA
BELGIKA
FRANTZIA
SUITZA
LUXENBURGO
HERBEHEREAK
ITALIAKO KADETEAK
BELGIKAKO AIGLONS
PARIS
ILE DE FRANCE – IPAR-EKIALDEA
MENDEBALDEA
CENTRE – HEGO-MENDEBALDEA
HEGO-EKIALDEA
IPAR AFRIKA

A : Etapan zehar abandonatu zuen ; NP : Ez zuen etapa hasi ; E : Kanporatua.


Aurrekoa
1949ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1950eko uztailak 13tik abuztuak 7ra
Ondorengoa
1951ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago

Kanpo estekak

aldatu