Jacques Marinelli
Jacques Marinelli (Le Blanc-Mesnil, 1925eko abenduaren 15a), frantziar txirrindulari ohia eta politikaria da.
Jacques Marinelli | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1989 - 2002 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Le Blanc-Mesnil, 1925eko abenduaren 15a (99 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta txirrindularia | ||
Ibilbidea | |||
Taldeak | Urteak | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Errepublikaren Aldeko Batasuna |
Biografia
aldatu1949ko Frantziako Tourreko hirugarren postua lortu zuen eta 6 egunetan zehar mailot horia eraman zuen eta la perruche ezizena jaso zuen. Urte horretan L'Équipe egunkarian eguneroko kronika idatzi zuen Tourra zen bitartean zituen esperientziak kontatuz[1].
28 urte zituela erretiratu eta bizikleta denda bat jarri zuen, eta ondoren elektrotresnen denda bat St-Jean at Melun hirian, Parisko metropoli eremuan. Ondoren Conforama altzari katean egin zuen lan eta Marinelli Connexion izeneko konpainia bat sortu zuen, 150 langile zituena eta horiz margoturiko autoak zituena. 1986an Jean-Claude Killy saria jaso zuen.
1989an Melungo alkate aukeratu zuten eta 1995an berriz[2]. 1991n eta 1998an Frantziako Tourra ekarri zuen herrira[3].
Palmaresa
aldatu1948
- Hollerich-en (Luxenburgo) irabazle
1949
- 3. Frantziako Tourrean
- 3. Paris-Bourgesen
1950
- Dofinerriko Kriteriumeko bi etapa
- Madrilen irabazle
- Paris – Montceau-les-Mines, irabazle
1951
- 2. Paris-Bourgesen
1952
- 5. Gante-Wevelgemen
1954
- Paris – Montceau-les-Mines, irabazle
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1948 | 1949 | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 71. | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | UT | 3. | UT | UT | 32. | — | UT | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Jacques Marinelli dans le Tour de France» www.ledicodutour.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ [https://web.archive.org/web/20090530204503/http://larepublique.com/news/fullstory.php/aid/1649/_ABEnsemble_pour_Melun_BB_avec_Jacques_Marinelli.html «�Ensemble pour Melun� avec Jacques Marinelli - La R�publique de Seine-et-Marne»] web.archive.org 2009-05-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ «Vidéo Ina - Melun : Le maire Jacques MARINELLI ex maillot jaune en 1949, vidéo Melun : Le maire Jacques MARINELLI ex maillot jaune en 1949, vidéo Sport Cyclisme - Archives vidéos Sport Cyclisme : Ina.fr» web.archive.org 2011-05-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
Kanpo estekak
aldatu- Jacques Marinelli - ProCyclingStats