1906ko Home Nations Txapelketa

1906ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hogeita laugarren ekitaldia izan zen. 1906ko urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 17an bukatu zen. Irlandak eta Galesek garaipen partekatua lortu zuten[1].

1906ko Home Nations Txapelketa
Datak 1906ko urtarrilaren 13tik
martxoaren 17ra
Txapelduna Irlanda Irlanda
Gales Gales
Partida kop. 6 (7)
Puntu gehien Irlanda Basil Maclear (9)
Entsegu gehien Gales Jehoida Hodges (2)
Irlanda Basil Maclear (2)
Gales Hopkin Maddock (2)
Gales Teddy Morgan (2)
Irlanda Alfred Tedford (2)
1905
1907

Txapelketa aldatu

Puntuazio sistema aldatu

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru[2].

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia aldatu

Irlandak eta Galesek berdinduta amaitu zuten eta garaipen partekatua kontsideratzen da Sei Nazioen zerrenda gehienetan[3]. Berez Irlanda izan beharko zen txapelduna, puntu gehien lortu zituelako partidetan, Galesek puntu diferentzia hobea zuen arren garai hartan sarturiko puntu kopurua hobesten zen.

Aipatzekoa da 1905-1906 artean Zeelanda Berriko All Blacks taldeak aurreneko bira egin zuela Britainiar Uharteetan eta halakoa izan zen arrakasta Home Nations Txapelketari itzal handia egin ziola. Zeelanda Berritarren partida guztiak irabazi zituzten, Galesen kontrakoa ezik[4].

Azkenik aipatzekoa ere bada txapelketa amaitu eta hurrengo astean Frantziak eta Ingalaterrak Parisen jokatu zuten partida. Lau urte beranduago, 1910eko ekitaldian, Frantzia txapelketan sartzeko aurrekaria izan zen[5].

Sailkapena aldatu

1906ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Irlanda 4 3 2 0 1 33 25 +8
1   Gales 4 3 2 0 1 31 17 +14
3   Eskozia 2 3 1 0 2 19 24 -5
3   Ingalaterra 2 3 1 0 2 18 35 -17

Partidak aldatu

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1906-1-13   Ingalaterra 3 - 16   Gales Richmond (Londres)
1906-2-3   Gales 9 - 3   Eskozia Cardiff
1906-2-10   Ingalaterra 6 - 16   Irlanda Leicester
1906-2-24   Irlanda 6 - 13   Eskozia Dublin
1906-3-10   Irlanda 11 - 6   Gales Belfast
1906-3-17   Eskozia 3 - 9   Ingalaterra Edinburgo
Txapelketaz kanpo
1906-3-22   Frantzia 8 - 35   Ingalaterra Paris

Sariak aldatu

Saria Taldea
Home Nations Txapelketa   Irlanda
  Gales
Koroa hirukoitza ez
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa   Ingalaterra

Palmaresa aldatu

1906 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Eskozia 7*
2   Gales 4
3   Ingalaterra 3
3   Irlanda 3

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. «Rugby Football History» www.rugbyfootballhistory.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  3. «Rugby Football History» www.rugbyfootballhistory.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  4. Txantiloi:En-NZ «1906, The All Blacks: From obscurity to blaze of glory» NZ Herald (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  5. «France - England, 1906: the very beginning» Rugby-Pioneers (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Kanpo estekak aldatu