Ramon Penyafortekoa
Ramon Penyafortekoa (Vilafranca del Penedès, ca. 1175 – Bartzelona, 1275eko urtarrilaren 6a) kataluniar erlijio-gizona izan zen. Bolonian zuzenbideko, filosofiako eta teologiako ikasketak egin ondoren, kalonje izendatu zuten Bartzelonan. Domingotarren jeneral izendatu zuten 1238an, eta musulmanen aurkako gurutzada zuzendu zuen. Ama Birjina Mesedetakoaren ordenaren sortzaileetako bat izan zen. Corpus juris canonici eta Somme de poenitencie et matrimonio lanak argitaratu zituen. Gregorio IX.aren aginduz Décrétales bilduma antolatu zuen.
Ramon Penyafortekoa | |||
---|---|---|---|
1238 - 1240 ← Jordan Saxoniakoa - John of Wildeshausen (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santa Margarida i els Monjos, c. 1175 | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Bartzelona, 1275eko urtarrilaren 6a (99/100 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bartzelonako katedrala | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Old Catalan (en) Medieval Latin (en) Erdi Aroko aragoiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, canon law jurist (en) , teologoa, apaiz katolikoa, confessor (en) eta fraidea | ||
Enplegatzailea(k) | Boloniako Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Santutegia | |||
Urtarrilaren 7 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Erlijio-ordena | domingotar | ||
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.