Xebe Diez
Xebe Diez Zumalabe (1955, Donostia), euskal aktore bat da.
Xebe Diez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1955 (69/70 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea, bikoizlea eta telebista-meteorologoa |
Bartzelonan Filosofia ikasketak burutu eta amaitzeke laga ondoren Kazetaritza ikasketak amaitu zituen. 1972an Orain antzerki taldeko kide izan zen, bertan haur eta helduentzako antzezlanak antzeztuz. kafe-antzokian nahiz bikoizketa lanetan ere jardun izan da, azken hau bere lanik gogokoena delarik, Peter Sellers, Marlon Brando eta Gary Cooper bezalako aktoreak bikoiztuz, hainbat ahots erregistro ezberdinen jabe baita. Telebistan Séptimo sentido saioko gidoigile izan zen, bai eta Euskal Telebistako eguraldi gizon edo aurkezle lanetan aritu ere, azken jarduera honen ondorioz Los refranes en el tiempo de Xebe Díez liburua argitaratu zuelarik. Irratian ere hainbat irratsaioetan elkarlanean aritu izan da.
Filmografia
aldatu- Kukubiltxo, Juan Bautista Berasategi (1983, ahotsa), marrazki bizidun film laburra.
- Erreporteeroak, Iñaki Aizpuru (1983)
- Barrenen, Iñaki Aizpuru (1984), laburmetraia.
- Kalabaza tripontzia, Juan Bautista Berasategi (1985, ahotsa), marrazki bizidunak.
- Ipar Haizearen Erronka, Maite Ruiz de Austri, Carlos Varela (1992, ahotsa), marrazki bizidunak.
- Menos que cero, Ernesto Telleria (1995).
- Anabel duerme, Aitor Álvarez (1999).
- Mi hijo Arturo, Pedro Costa (2001).
Bilbiografia
aldatu- Larrañaga Koldo; Calvo, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.