Deadnaming

pertsona transgenero edo ez-bitar bati bere baimenik gabe trantsizioa egin aurretiko izenez deitzea

Deadnaminga (euskaraz: izen hilaren erabilera) pertsona transgenero edo ez-bitar bati trantsizioa egin aurretiko izenez deitzean datza, hala nola jaiotza-izenez. Deadnaminga nahigabekoa izan badaiteke ere, nahita ere eman baitaiteke, adibidez pertsona baten genero nortasuna ezeztatzeko edota horrez iseka egiteko. Deadnaminga ekidin nahi duten pertsona transgeneroek eta ez-bitarrek oztopo administratibo eta burokratiko ugari gainditu behar dituzte izenez aldatzea lortzeko.

Itziar Otegi Aranburuk eta Naizen elkarteak deadname terminoa euskaratzeko hainbat aukera eskaintzen dituzte: izen hila, izen esleitua, izen inposatua, jaiotizena, bataio-izena, ponte-izena, izen ohia, hil izena, nekronimoa, izen abandonatua, izen atzean utzia, izen iragana, izen zaharkitua, izen gaitzetsia, izen arbuiatua, jaiotzean jarritako izena, lehengo izena, izen zaharra[1].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Otegi Aranburu, Itziar. «Izenberritzeaz» 31 eskutik 2023-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).

Kanpo estekak aldatu