Antzinako euskara
Antzinako euskara terminoa ez dago finkatua eta hainbat esanahi izan ditzake. Luis Núñez Astrainek, adibidez, Euskera Arcaico terminoa euskaratzeko erabili zuen, I.-III. mende artean erabili ahal zen hizkuntzari ematen diona[1]. Euskara antzinaroan terminoaren baliokide gisa ere har liteke. Bestalde, ez da ziurra hizkuntza bakarra edo hizkuntza-multzo bat izango zen.
Aitzineuskara (protoeuskara) euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoa da.
Antzinaroko idazkunei begiratzen badiogu, ordea, egungo euskararen aurrekariak, edo aurrekari beraren aldaerak, izan daitezkeen akitaniera eta baskoiera (edo baskonikoa edo baskoien hizkuntza) aurkituko ditugu. Akitaniera terminoa ere baliokidetzat hartu da luzaroan, akitanierarekin zuzenean identifikatu baitzen euskal kutxua zuen inskripzioetako izenen multzoa, baina eusko-akitaniera eta baskokikoa edo baskoien hizkuntzaz ere hitz egiten hasi zen, batez ere Akitaniatik urrun agertutako euskal familia linguistikoko izenen agerpenak ugaltzen hasi zirenean, bai Hueskan, nola Nafarroan, Errioxan, Aragoien eta Araban. 2020. urteko argitalpenean, Joakin Gorrotxategik vasconico-aquitano terminoari eman dio lehentasuna[2].
Euskararen balizko aitzindarien izendapen aniztasunari buruz sakontzeko, irakurri Euskararen historia: Izendapenaren arazoa.
Ikus, gainera
aldatu- Aitzineuskara
- Euskararen historia
- Euskararen jatorria
- Akitaniera Sorian
- Eusko-akitanierazko izendun idazkunen zerrenda: Zerrenda, mapak eta taulak
- Baskoien hizkuntza
- Pertsona eta jainko edo jainkosa izen baskoniko
- Zerrenda:Eusko-akitanierazko izendun idazkunak
- Commons-eko kategoria: Kategoria:Aquitanian language
- Commons-eko kategoria: Kategoria:Inscriptions with Aquitanian names
Erreferentziak
aldatu- ↑ Núñez Astrain, Luis. (2004). El euskera arcaico : Extensión y parentescos. [El euskera arcaico : Extensión y parentescos. 2003] Donostia: Gaiak.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vascónico-Aquitano. Lengua | escritura | epigrafía» Prensas de la Universidad de Zaragoza (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).