Kama

Kama ibaia» orritik birbideratua)

Kama (errusieraz: река́ Ка́ма; tatareraz: Чулман, latinez: Çulman; udmurteraz: Кам) Errusiako ibaia da, Volgaren ibaiadar nagusia ezkerraldetik. Izan ere, bilgunearen aurreko ibilbidea kontuan hartuta, Kama Volga baino luzeagoa da. 1.805 kmko luzera eta 522.000 km²ko arroa ditu[1].

Kama
река́ Ка́ма (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.805 km
Geografia
Map
Koordenatuak55°21′50″N 49°59′52″E / 55.363888888889°N 49.997777777778°E / 55.363888888889; 49.997777777778
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Perm kraia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera507.000 km²
Arro hidrografikoaVolga Basin (en) Itzuli
Ur-emaria4.100 m³/s
LakuakKama Reservoir (en) Itzuli
Bokalea
()
Volga, Kuibyxev-eko urtegia eta Txusovaia

Geografia

aldatu

Iparraldeko Ural mendietan du iturria, Udmurtiako Kuligi (errusieraz: Кулига) herriaren ondoan. Hasieran iparralderantz doa, ekialde eta hegoalderantz gero, eta hego-mendebalderantz amaieran. Kazanetik behera, Samarako urtegian, Volgara isurtzen da, 1.805 km korritu ostean[2].

Hidrologia

aldatu

Azaro amaiera edo abendu hasieratik apirilera arte Kama ibaia izozturik egoten da. Emari handiena, urte osokoaren %60, udaberrian izaten du, elurra urtzen den garaian[2]. Errate baterako, Sarapulen (arro osoaren %37) urteko batezbesteko emaria 1.754 m³/s da; handiena maiatzean du (6.512 m³/s) eta txikiena martxoan (507 m³/s)[3].

Kamaren batez besteko emariak (/s) Sarapulen neurtuak[3]
Datuak: 1914-1961 bitartean

Ekonomia

aldatu

Mendeetan erabili izan da Ural mendietatik egurra eramateko. Gaur egun garrantzi handia du Errusiako ibai nabigazioan. Bestalde, haren ibilguan daude Perm eta Votkinsk ur indarretxeak, 500 eta 1.000 MW-ko potentziakoak.

Ibaiadar nagusiak

aldatu
  • Kosa ibaia
  • Vishera ibaia
  • Sylva ibaia
  • Chusovaya ibaia
  • Belaia ibaia
  • Ik ibaia
  • Izh ibaia
  • Vyatka ibaia

Hiriak

aldatu

Bere bazterretan dauden hiri nagusiak Solikamsk, Berezniki, Perm, Sarapul eta Naberezhnye Chelny dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Kama River»[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
  2. a b «The Kama River» Gorodperm.ru
  3. a b «Kama at Sarapul» Webworld.unesco.org

Kanpo estekak

aldatu