Karelia (antzinako probintzia)

Karelia
Karjala / Karelen


1634 - 1775
Kareliako armarria
Armarria
Kareliako kokapena
Herrialdea
Gaur egungoa
Txantiloi:Herrialde info SDI
 FIN
Hiriburua Lappeenranta
Joensuu
Azalera
km2
Biztanleria
Dentsitatea
()
bizt/km²

Karelia probintzia, antzinako probintzia bat da, gaur egun Hego Karelia eta Ipar Karelian zatitzen dena. Karelia betidanik 4 eskualde desberdinetan izan da banandua (Ekialdea, Hegoa, Iparra eta Mendebaldea), baina Finlandiak, Errusiaren barnean dukerri handi bat izateari utzi zionetik ez dira juntu egon. Gainera, Suediar erresumaren garaian ere zatiturik aurkitzen ziren, ekialdea betidanik errusiarren menpe egon delarik, novgorodarretik gaur egungo Errusiara. Nahiz eta kultura eta hizkuntza ezberdinagatik bereziak izan, Errusiar eta Finlandiar Kareliaren arteko desberdintasunak handitu egin dira eta amankomuneko berdintasunak aldiz, desagertzen ari dira (hizkuntza esate baterako).

Izenaren Zergatia aldatu

Karelia izena ez dator karelieratik, nahiz eta hizkuntza hau, finlandiera eta estonierarekin batera historiaurrekoa izan, finlandieratik dator. "Karja" hitzetik hain zuzen, gaztelua esan nahi duela, suediarrek XIII. mendean eraiki zuten Viipuriko gazteluagatik.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»
Sakontzeko, irakurri: «Kareliako historia»

XIII. mendean Karelia, novgorodarren eta suediarren aurkako borroketan murgilduta zebilen. Bigarrenak ekialdetik erasotzen zuten eta novgorodarrek aldiz, ekialdetik erasotzen zuten suediarren aurrera-pausoak deuseztatzeko. Azkenean, Karelia bitan banandua gelditu zen, hego, ipar eta mendebalak suediarren esku gelditu zirelarik. Honela, novgorodarren menpe gelditutako ekialdea beste Kareliatik desberdintzen joan zen gutxinaka, beste herrialdeko ohiturak bereganatuz. Suediarrek aldiz, Viipuri herrian beraien defentsa gaztelua eraiki zuten, herritarrak eta mugak kontrolatzeko.

Hala ere, erresuma eta errepublikaren arteko erasoak ez ziren eten eta hurrengo mendeetan mugak etengabe aldatu egingo ziren.

XVIII. mendean errusiarrek 1809. urtean bukatuko zen konkistarekin hasi ziren. Finlandia osoa bereganatu ostean, Finlandiak, dukerri handi bat osatu zuen bere barnean eta Karelia osoa dukerriaren baitan sartu zen. Honela Ladoga lakuan hazitako Kareliar kultura berriz bateratu egin zen.

 
1831ko emakume kareliar baten margolana.

Finlandiako Gerra Zibila eta independentziaren ondoren, Karelia berriz banandu egin zen eta Finlandiaren nahia Bigarren Mundu Gerran lur guztiak berreskuratzea izango zen. Izan ere, finlandiarrak independentzia eskatu zuten sobietarren hatzaparretatik ihes egiteko eta mendebalde eta sobietarren arteko borroken erdigune bilakatzeko beldurrez, ekialderantz jo zuen babes bila mugak zabalduz. Honela, Jarraipenaren Gerran, Finlandiak, Kareliako lur guztiak berreskuratzea lortu zuen baina Bigarren Mundu Gerra ondoren, lur hauek itzuli behar izan zituen nazien laguntzaz lortu baitzituen. Ondorioz, Finlandia, mendebaldeko Kareliarekin baino ez zen gelditu eta ekialde, hegoalde eta iparraldeak Errusiaren barnean errepublika bat osatu zuten.

Kultura aldatu

Ladoga lakuaren ertzean hazitako kultura Finlandia osoko aberatsena da; folklore, hizkuntza berezia eta arkitektura bitxiak ondoko herrien inbidia izan dira betidanik. Izan ere, Finlandia 3 antzinako herrik osatzen dute: Finn herriak (suediarren eragin handienekoak, gaur egungo biztanleen %97a osatzen dute), kareliarrak eta samitarrak, iparraldean baztertuak gelditu direlarik urteen poderioz. Muga aldaketengatik, kareliera hizkuntz purua, ia galdurik dago, eta Kareliako lurralde ezberdin bakoitzaren karelierak bere eragineko beste hizkuntza bat dauka gainetik.

Gaur egun beraien hizkuntz, kultura eta ohiturak mantentzen dituzten kareliarren kopurua oso txikia da, samitarren kopuruaren antzekoa.

Armarria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Antzinako Armarriak»

1562ko armarriak, bi beso ezpata batzuekin errepresentatzen ditu. Izan ere, Karelia, Novgorodeko Errepublika eta Suediar erresumaren arteko muga zen eta hau zela medio, erregeak, armarri hauek eman zizkion.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu