Viejas canciones donostiarras. Donostiko kantu zarrak

Viejas canciones donostiarras. Donostiko kantu zarrak izenburuarekin Jesus Maria Arozamena (1918-1972) idazleak eta Tomas Garbizu (1901-1989) musikagileak, 1971n, Donostiako abesti ezagunenean bilduma plazaratu zuten. Abestien letrekin batera, haien partiturak eta pasadizoak biltzen ziren.[1] Liburu osoa Donostiako argazki zaharrekin hornituta zegoen. Lan honek arrakasta handia izan zuen eta hiru edizio ezagutu zituen. Nahiz eta kanta ia guztiak euskaraz izan, komentarioak, aldiz, gaztelaniaz zeuden.

Viejas canciones donostiarras. Donostiko kantu zarrak
Jatorria
Egilea(k)Tomás Garbizu eta Jesus Maria Arozamena
Argitaratze-data1971
IzenburuaViejas canciones donostiarra. Donostiko kantu zarrak
Ekoizpen lekuaDonostia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania eta euskara

Abestiak aldatu

Jasotako kanta guztiak Donostiako tradiziokoak baziren ere, horrek ez du esan nahi guztiak Donostiakoak zirela. Bilduman Jose Mari Iparragirrek egindako batzuk zeuden edo, argi eta garbi, beste herrietan abestutakoak: "Haurtxo txikia", "Gurutze Santu Lezo'kua", "Kontxeziri"...

Abestien zerrenda aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Viejas canciones donostiarra. Donostiko kantu zarrak. Donostia: Donostiako Udal Aurrezki-Kutxa, 1971. 333 or.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu