"Ikusi nuanian", egungo euskara "Ikusi nuenean", Gipuzkoako abesti herrikoia da. Abestiaren edukia barregarria bada ere, doinua nahiko malenkoniatsua da. Testua konparaketa barregarri batzuen sorta herrikoia da: gorputz atalak objektuekin, elementuekin konparatzen dira.[1]

Ikusi nuanian
Jatorria
Ezaugarriak

Hitzak

aldatu

Hau da, agian, bertsio ezagunena:[2]

Ikusi nuanian
zure belarria
iruditu zitzaidan maitia
azaren orria.

Ikusi nuanian
nik zure ahoa
iruditu zitzaidan maitia
karobi zuloa.

Ikusi nuanian
zure bekokia
iruditu zitzaidan maitia
sartagi ipurdia.

Ikusi nuanian
nik zure sudurra
iruditu zitzaidan maitia
lukainka muturra.

Ikusi nuanian
zure ile latza
iruditu zitzaidan maitia
sorginen erratza.

Ikusi nuanian
nik zure kokotza
iruditu zitzaidan maitia
gaztaina morkotsa.

Ikusi nuanian
nik zure bekaina
iruditu zitzaidan maitia
gauaren kamaina.

Ikusi nuanian
nik zure bularra
iruditu zitzaidan maitia
basoan txondorra.

Ikusi nuanian
nik zure mokorra
iruditu zitzaidan maitia
Azpiroz malkorra.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu