Ezkongaietan

Jose Maria Iparragirreren bertsoak

"Ezkongaietan", euskalkian "Ezkongayetan", Jose Maria Iparragirreren abesti ezaguna da. Garaiko umorea erabiliz ezkontzaren kritika egiten du, ez ezkontzearen askatasunaren aldarrikapena eginez. Oso gai tradiziolana da, bertsolaritzan orokorrean oso erabilita. Egun matxistatzat joko genuke.

Ezkongaietan
Jatorria
IzenburuaEzkongayetan
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Hitzak

aldatu

Hau da gurera heldu den bertsioa:[1] [2]

Ezkongaietan zerbait banintzan,
ezkondu eta ezer ez;
ederzalea banintzan ere
aspertu nintzan ederrez:
nere gustua egin nuen ta
orain bizi naiz dolorez.

Nere andrea andre ederra zan
ezkondu nintzan orduan
mudatuko zan esperantzakin
ere, batere ez nuan;
surik batere baldin badago
maiz dago aren onduan.

Zokoak zikin, tximak jario,
aurra zintzilik besoan;
adabakia desegokia
gona zarraren zuloan;
iru txikiko botila aundia
dauka berakin alboan.

Nere andrea alperra dago,
ez da munduan bakarrik;
gauza gozoen zalea da ta
ez du egin nai bearrik;
sekulan ere ez da ondo izango
alakoaren senarrik.

Larunbatetik larunbatera
garbitzen ditu zatar bi,
bere aietxek berotutzeko
erretzen egur zama bi;
belaun bietan bana artuta
ez da ixiltzen kantari.

Nere andrea goiz jeikitzen da
festara bear denean;
buruko mina egiten zaio
asi baino len lanean.
zurekin zer gertatu bear zen
nik bildurrikan ez nuan.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu