Ireki menu nagusia

Jesus Maria Arozamena Berastegi (Donostia, 1918ko urtarrilaren 19a - ibidem, 1972ko ekainaren 29a) euskal herritar kazetari eta gidoilaria izan zen.

Jesus Maria Arozamena
Bizitza
Jaiotza Donostia1918ko urtarrilaren  19a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1972ko ekainaren  29a (54 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta gidoilaria
IMDb nm0037061

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Madrilen Zuzenbidea ikasi zuen eta Irakasle-ikasketak Donostian. El Día eta La Noticia egunkarietan kolaboratu zuen. 1937an Bilboko El Correo Español egunkariko zuzendariordea izan zen eta, ondoren, La Voz de España egunkarikoa. 1939an ABC egunkariko antzerki-kritiko izendatua izan zen.[1] Euskaraz nahiz gazteleraz idazten zuen. Idazlan gehienak Donostiari buruzko kronikak dira; zenbait olerki ere idatzi zituen.

1958an Autoreen Elkarte Orokorreko kontseilari delegatua izendatu zuten eta 1970an zuzendari nagusia. Zinema munduan gidoiak idazteaz gain, kanta-idazle gisa egin du lan hainbat komedia musikaletan.[2]

ObraAldatu

SaiakerakAldatu

  • San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad. Madril: Samarán Ediciones, 1963.

AntzerkiaAldatu

  • Mari-Dolor (José V. Puenterekin batera)
  • Embajada
  • La corte de los truhanes
  • Colón

ErreferentziakAldatu

  1. Francisco Serrano Anguita: San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad liburuaren sarreran.
  2.   Euskadiko Filmategia Arozamena Berastegui, Jesús María .