Maritxu, nora zoaz?
Maritxu, nora zoaz? euskal abesti herrikoi bat da. Mariya, nora zoaz? izenez dator testu zaharrenetan, eta Maria nora zoaz izena ere erabili izan da.[1]
Maritxu, nora zoaz? | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | Sol maior |
Oso bertso ezaguna da. Bertsolaritzan oso sarritan erabiltzen da. Bertsolaritzaren Datu-Basean bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[2]
Doinua zortziko txikiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasota dago, noski.
Partitura eta audioa
aldatuHonela hasten da abestia:[3]
Hitzak
aldatuAbestia bi pertsonaren arteko elkarrizketa da: lehenik, Bartolo mintzo da; gero, Maritxu.
Abestiaren jatorrizko bertsioak lau ahapaldi ditu,[4] baina lehena da kantatuena eta ezagunena:
« |
—Maritxu, nora zoaz —Maritxu zuregana —Maritxu, lagunduko —Maritxu, pentsatutzen |
» |
- Maritxu, nora zoaz?
-
-
-
-
-
Bertsioak
aldatuAbestiaren hainbat bertsio daude. Jatorrizkotzat bildu zen bertsioaz beste, ezagunenetako bat Drindots musika taldearena da, 1990eko hamarkadan moldatua, oinarritzat hartuta alde batetik jatorrizko bertsioa, eta bestetik Lou Reeden eta Velvet Underground musika taldearen Sweet Jane ("Jane goxoa") abestiaren doinua.
Zortziko txikia
aldatuZortziko txikiko neurria duten beste bertso asko eta asko zuzen zuzenean kanta daitezke Maritxu nora zoaz doinuarekin, euskarazkoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:
- Annie's Song (John Denver, 1974)
- Behin batean Loiolan (Bilintx)
- Internazionala (Pierre Degeyter, 1888)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maritxu nora zoaz I» Doinutegia (Bertsolaritzaren Datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maritxu nora zoaz I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
- ↑ «Maritxu, nora zoaz?» Euskal Kantutegia (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
- ↑ «Maritxu nora zoaz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
Kanpo estekak
aldatu- Maritxu nora zoaz? abestiaren bertsio klasikoa, Youtube webgunean.
- Drindots musika taldearen Maritxu nora zoaz? abestiaren bertsioa, Youtube webgunean.