"Haurtxo txikia" euskal lo-kanta herrikoia eta ezaguna da. Abeslari desberdinek abestiaren bertsio ugari sortu dute. Testuaren zein doinuaren egilea ezezaguna da.

Haurtxo txikia
Jatorria
Ezaugarriak

Hitzak aldatu

Bertsio desberdinak daude. Hona hemen luzeenetariko bat:[1]

Haurtxo txikia negarrez dago
Ama, emaiozu titia
Aita gaiztoa tabernan dago
Pikaro jokalaria
Aita jokuan, ama lanian
Hauxe bai negargarria!
Eskerrak zuri, lore polita
Alaitzen dezu etxia
La ra la…

Ardoa edan, txanponak galdu
Horlaxe dabil aitatxo
Jainko maitia, gutaz erruki
Erruki zazu amatxo
Inoiz aitatxo txintxotzen bada
Oi zeinen esker haundia!
Orduantxe nik bai ekarriko
Zapata berri txuriak
La ra la…

Begiak xabalik ametsetan
Ari naiz oso polliki
Aitak eltzian zure papattak
Txitxi ordez sartu dizkit
Joku gaizto, txar, zikin, ziztrina
Nondikan haugu sortua?
Nere maitetxo kuttun pollita
Hik dek alperrik galdua
La ra la…

Ama gaxoa lanez ta lanez
Osoro zaigu hondatu
Halere aitatxok errukirik
Bat ere ez dio hartu
Negar ta negar beti nahigabez
Inontxo ere pozik ez
Ama zerura joan zanetik
Inortxok maitasunik ez
La, la, la…

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu