Errukarria

Jose Maria Iparragirreren bertsoak

"Errukarria", euskalkian "Errukarriya", Jose Maria Iparragirreren abesti ezaguna da. Umore puntu batekin, abestiak garai batzuetan bizitzen zen gosea da; nolabait, janaria eta janariaren falta da gai nagusia. Abesti bakikotzat jo izan da,[1] umore beltzaren adierazpena.

Errukarria
Jatorria
Egilea(k)Jose Maria Iparragirre
IzenburuaErrukarria
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Gaia aldatu

Protagonistak gure etxean janaririk sartzen ez dela dio. Baina gaur salbuespena izango da, jateto denetatik izango dugu. Zalantza bakarra ea dena jateko indarrik izango dugun. Interesgarria da XIX. mendeko txiroen otoruntza baten elementuak aipatzen dituela.

Hitzak aldatu

Hau da gurera heldu den bertsioa:[2]

Aspaldien ezta gure etxean
Ogirik ikusi,
Bañan gaur txitxi ta parra
Izango da noski.

Gaur bai jana ta edana
Labiru lena
Jango otedegu dana
labiru la. Ju!

Oso arlote bizi gera,
ezin osaturik;
zenbat aldiz eguerdian
oraindik baraurik.

Gaur bai jana ta edana...

Marto opillak egiteko
arto egiteko,
aitak atzo saldu zuen
anega bat arto.

Gaur bai jana ta edana...

Talo esnea jateko gu
gaude zaleturik;
sei talo jango nituzke
neronek bakarrik.

Gaur bai jana ta edana...

Gure sabelak eske daude
au da miseria
Erdi gosiak dagona
Da errukarria.

Gaur bai jana ta edana...

Pitxarra ere guretzako
izango da noski,
gure barrena alai
jarriko da aurki.

Gaur bai jana ta edana...

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu