Vasily Blyukher
Vasily Konstantinovitx Blyukher (errusieraz: Василий Константинович Блюхер; Barschinka, Errusiar Inperioa, 1889ko abenduaren 1a - Mosku, 1938ko azaroaren 9a) sobietar mariskala izan zen.
Gurev izeneko nekazari familia batean jaio zen, baina lurjabe batek Blyukher ezizena jarri zien Gebhard Leberecht von Blücher prusiar mariskalaren omenez.
Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen eta 1915ean larri zauritu zuten. 1916an Alderdi Boltxebikean sartu zen eta 1917ko Errusiako Iraultzan esku hartu zuen, Samaran.
Errusiako Gerra Zibilean Armada Gorriko buru garrantzitsuenetako bat izan zen. 1924tik 1927ra aholkulari militarra izan zen Txinan. Errusiar Ekialde Urruneko komandante izendatu zuten eta "Napoleon Gorria" ezizena jaso zuen. 1935ean Sobietar Batasuneko mariskal mailara igo zen eta 1938an japoniarrak garaitu zituen Khasan lakuko guduan, Koreako mugan.
Mikhail Tukhatxevski kondenatu zuen epaimahaiko kide izan arren, 1938ko urrian atxilotu eta Purga Handian hil zuten.