Uzturre (mendia)
Uzturre mendia Gipuzkoan dago, Tolosaldean hain zuzen ere. Uzturrek 730 metroko garaiera du.
Uzturre | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 730 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°09′19″N 2°02′46″W / 43.1553°N 2.0461°W43°09′19″N 2°02′46″W / 43.1553°N 2.0461°W |
Mendikatea | Uzturre-Ipuliñoko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Tolosatik |
Mendikat | Mendikat |
Uzturre mendia, igoeerako ibilbidean zehar nahiz gailurretik gozatu ahal daitekeen Tolosa udalerriaren paisaia ederrarengatik ospetsua da.
EzaugarriakAldatu
Uzturre eta Ipuliño arteko mendilerroak Leitzaran harana iparraldean eta Zelai ibaiaren harana hegoaldean bereizten ditu[1].
Gurutze zuri handia Tolosaren gainean badu ere ez da hori mendiaren tontorra, atzerago kokaturik baitago, gurutzetik bidexka bati jarraituz sasi eta zuhaitz artean[2]. Dena dela haranaren ikuspegi ederrena gurutzea kokaturik dagoen puntuan dago, malda bertikalak Tolosaraino jeisten baitira[1].
IgoeraAldatu
Izaskungo baseliza da igotzeko abiapuntua (290 metro). Pista zabal batetik igotzen da gailurrera eta aldapa nahiko handia du.
GertakariaAldatu
1928ko urtarrilaren 21ean Tolosan finkaturiko industriagizon norvegiar baten semea, Eduardo Enersen, Manuel Tolosarekin eta Fernando lasurtegirekin batera Uzturre igotzen saiatu ziren magal malkartsutik, esperientzia handirik gabe eta akipamendu egokirik gabe. 18 urteko norvegiarra 20 metrotako altueratik erori zen eta bertan hil zen[1].
IruditegiaAldatu
Tolosa udalerria Uzturre mendiaren itzalpean.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c Urrutia, Javi. «Uzturre (730 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- ↑ «Uzturre | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |