Edateko uraren hornidura-sare
Edateko uraren hornidura-sarea, kateatutako ingeniaritzako obra-sistema da. Honi esker, hiri, herri edo populazio-dentsitate altuko landa-espazioetako biztanleen etxebizitzetara, edateko ura eramaten da.
Uraren jatorria
aldatuEdateko uraren hornidura-sareak jatorritzat duten ur-iturriaren arabera sailka daitezke:
- Uharketan bildutako euri-urak.
- Lurrazpiko ura azaleratzen den iturburu naturaletatik eratorritako urak.
- Iragazteko putzu edo galerietatik jasotako lurrazpiko urak.
- Ibai, erreka, urtegi edo aintzira naturaletatik datozen azaleko urak (azaleko urek aurretiko tratamendua daukate).
- Itsasoko ura (gatzgabetu egin behar da derrigorrean).
Ura edangarri bihurtzeko bere jatorriaren arabera tratatu behar da. Tratamendu hauek oso desberdinak izan daitezke: desinfekzio eta filtrazio hutsak adibidez, baita gatzgabetze konplexuagoak ere.
Hornidura-sarearen osagaiak
aldatuAzaleko urak erabiltzen dituen sarea da edateko uraren hornidura-sarerik konplexuena. Bost atal nagusi ditu:
- 1. Ur-bilketa.
- 2. Ur gordin bilketa.
- 3. Tratamendua.
- 4. Tratatutako uraren biltegiratzea
- 5. Ur-hornidurarako sare irekia
Ur-bilketa
aldatuIturburu bateko ur-bilketa kontu handiz egin behar da. Horretarako, babes-ingurune itxi bat mugatu behar da, azaleratze-gunean gerta daitezkeen kutsadurengandik babesteko. Lurrazaleko uren biltegiratzea ur-hartune bidez egiten da. Kasu batzuetan aurretiko iragaztea duten urak lortzeko, galería-iragazle erabiltzen dira. Galeriak ur-ibilguarekiko paraleloak edo perpendikularrak izan daitezke. Azkenik, lurrazpiko uren bilketa, iragazteko putzu edo galerien bitartez egiten da.
Ur-gordinaren biltegiratzea
aldatuUr-gordinaren bilketa, ur-iturburuaren emaria eskaerei aurre egiteko nahikoa ez denean gauzatzen da. Uneoro gutxieneko emaria ez duten erreka edo ibaien ura biltzeko urtegiak eraikitzen dira. Lurrazpiko ura erabiltzen duten sareetan, akuiferoak biltegiratze-tanke moduan egiten du lan. Gehienetan ura naturalki jasotzen duen arren, batzuetan obra hidrauliko berezien bidez betetzen dira.