Mendixurko parke ornitologikoa

Mendixur parke ornitologikoa hegaztiak behatzeko Arabako naturagune bat da, Uribarri Ganboako urtegiko adar oso bat hartzen duena.

DeskribapenaAldatu

Uribarri Ganboako urtegiko hegoaldean dago, Mendixur herriaren aurrean. Urak ez dira oso sakonak, baina naturalizazio prozesu garrantzitsu baten ondorioz landare eta animalien komunitateentzako gune bilakatu da.

70 hektareatik gorako azalera du. Nazioarteko garrantzia duen Ramsar hitzarmenaren araberako hezegunea izateak. eta Natura 2000 Sarearen barruan egoteak berresten dute biodibertsitateari egiten dion ekarpena eta hori zaintzeko interesa.

Flora eta faunaAldatu

144 hegazti-espezie ibiltzen dira urtean zehar hezegune honetatik.[1]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «eBird--Mendixur Parke Ornitologikoa» eBird (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).

Kanpo estekakAldatu