Ireki menu nagusia
Artikulu hau desagertutako Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendizabal (argipena)».

Mendizabal Arabako herri desagertu bat da, Arratzua-Ubarrundia udalerrikoa. Uribarri Ganboako urtegia eraiki zutenean hutsarazi zuten eta gaur egun, urtegiko uren azpian dago.

Mendizabal
Arratzua-Ubarrundia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Arratzua-Ubarrundia
Koordenatuak 42° 55′ 53″ N, 2° 35′ 06″ W / 42.931448055556°N,2.585055°W / 42.931448055556; -2.585055Koordenatuak: 42° 55′ 53″ N, 2° 35′ 06″ W / 42.931448055556°N,2.585055°W / 42.931448055556; -2.585055
Mendizabal hemen kokatua: Euskal Herria
Mendizabal
Mendizabal
Mendizabal hemen kokatua: Araba
Mendizabal
Mendizabal
Demografia
Biztanleria 0

Zadorra ibaiaren ertzean zegoen eta hurrengo herriak zituen mugakide: iparraldean Leintz Gatzaga, hegoaldean Arroiabe, ekialdean Langara Ganboa eta mendebaldean Landa.[1]

HistoriaAldatu

Mendizabal Ganboako ermandadea osatzen zuten herrietako bat zen eta Calahorrako elizbarrutiaren mendekoa zen. 1835ean, ermandadea desagertu zenean, Ganboa udalerrian sartu zen.

1957ko maiatzaren 10ean, Espainiako Gobernu frankistak erabaki zuen, dekretu bidez, Mendizabal herria Arratzua-Ubarrundia udalerriari atxikitzea Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzak zekarren uholde arriskuaren ondorioz[2]. Azkenik, 1959ko otsailaren 26an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatu zuen 267/1959 zenbakidun dekretuaren bidez.[3]

DemografiaAldatu

1631n Felipe IV.a erregearen aginduz egin zen Gatzaren Erroldaren arabera, Mendizabalek 25 biztanle eta 38 abere zituen[4]. Ia bi mende geroago, 1827an, 44 biztanle zituen[1]. 1959an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatzea erabaki zuenean, 2 biztanle besterik ez zituen.[3]


Mendizabalgo biztanleria
 

Galdutako ondareaAldatu

  • San Pedro parrokia, erromaniko estilokoa.

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz)  Miñano, Sebastián (1827) Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal 6. liburukia 8 or. . Noiz kontsultatua: 2017-04-01 .
  2. (Gaztelaniaz)  Estatuko Aldizkari Ofiziala 138 zkia. (argitaratze data: 1957ko maiatzaren 25a) 1689 or. . Noiz kontsultatua: 2017-04-01 .
  3. a b (Gaztelaniaz)  Estatuko Aldizkari Ofiziala 267/1959 dekretua 52 zkia. (argitaratze data: 1959ko martxoaren 2a) 3521 or. . Noiz kontsultatua: 2017-04-01 .
  4. (Gaztelaniaz)  Censo de la Sal 1631. Tomo I. Vecindario 17 or. . Noiz kontsultatua: 2017-04-01 .


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.