Koartzatxo txiki

Koartzak baino txikiagoa den eta lumaje zuria duen hegaztia. Mokoa eta hanka beltzak eta behatz horiak ditu, eta burua luma luze batez apaindua dute eztei-lumajean. Animalia txikiz elikatzen da.

Koartzatxo txikia (Egretta garzetta) Ardeidae familiako hegaztia da, Europan, Asian, Australian eta Afrikan bizi dena.[1]

Koartzatxo txiki
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPelecaniformes
FamiliaArdeidae
GeneroaEgretta
Espeziea Egretta garzetta
Linnaeus, 1766
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa28 g
532 g
Zabalera92 cm
Kumaldiaren tamaina3,5
Errute denbora21 egun
Koartzatxo txiki bat Plaiaundiko parke ekologikoan arraina ehizatu berritan.

Deskribapena

aldatu

Koartzen artean tamaina ertainekoa da. 55-65 zentimetrotako altuera eta 88-105 zentimetrotako hego-zabalera du. 350 eta 550 gramo arteko pisua du. Lumaia erabat zuria du, batzutan urdinxka ere izan daiteke. Mokoa eta hankak beltzak dira eta behatzak aldiz horiak. Mokoaren eta begiaren artean zati biluzi bat badu, kumatze garaian hori bizikoa bihurtzen dena. Garai hortan deigarriena buruan ateratzen zaizkion bi luma luze dira, 15 zentimetro ingurukoak.

Hegan ari denean "S" itxuran jartzen du lepoa eta hankak atzerantz luzatzen ditu.[2]

Banaketa eremua

aldatu

Mendebaldeko subespeziea (Egretta garzetta garzetta) Europa, Ekialde Ertaina, Afrika ia osotik eta Asia hegoaldetik hedatzen da. Europa iparraldeko populazioak migratzaileak dira eta Afrikara egiten dituzte beraien migrazioak, batzuetan Afrika Europa hegoaldeagatik ordezkatzen dute. Asiako populazio batzuk, ordea, migrazioa Filipinetara egiten dute.

Egretta garzetta nigripes subespeziea Indonesia ekialdetik Ginea Berrira hedatzen da eta Egretta garzetta immaculata subespeziea (askok Egretta garzetta nigripes subespeziearen sinonimotzat dutena) Australian eta neurri txikiago batean Zeelanda Berrian hedatzen da.

Euskal Herria

aldatu

Euskal Herrian habiagile egoiliarra da Urdaibaiko paduretan eta Nafarroako Erriberako zein Lizarraldeko hezegune ezberdinetan, Pitillasko urmaela horren adibide.

Txingudi, Plentzia, Lekeitio, Salburua, Uribarri-Ganboa eta Aturriko bartetan ere oso ohikoa da ikustea neguko migratzaileak bertaratzen direlako, bai hegoaldeko migrazioetan atseden hartzeko eta baita ere negu osoa bertan pasatzeko etortzen diren populazioak.

Beraz, Koartzatxo txikia ohikoa da Euskal Herriko hezegune askotan urte osoan zehar, neguan populazioak gora egiten du migratzaileak gureganatzen direlako.

Habitat

aldatu

Hezegune mota ia guztietan bizi da, barnealdekoetan zein kostaldekoetan. Itsasertzeko uharte zein irlatxo txikiak ere atsegin ditu eta bere habitat hezean ezinbestekoa da zuhaitzez osaturiko gune bat, gutxiengoko lotura berde batekin, bertan habia egin ahal izateko.

Ibaietan, paduretan, mangladietan, aintziretan eta estuarioetan oso ohikoa da espezie hau.

Elikadura

aldatu

Ehizan ari denean ez du onartzen kiderik inguruan. Uretan poliki mugitzen da eta hanka baten gainean geldirik jartzen da, lepoa atzera botata eta moko aurrerantz eta beherantz zuzendurik. Beste hanka uretan sartzen du eta azkar mugitzen du azpian egon daitekeen arraina ezkutalekutik ateratzeko eta harrapakina aurkitzen duenean balezta baten gisan mokoaz harrapatzen du[3]. Arrain txikiak jaten ditu baina dieta osatzeko ornodun txikiak (anfibio, narrasti, ugaztun) eta intsektuak jaten ditu[2].

Ugalketa

aldatu

Ehundaka bikote izatera iristen diren koloniak eratzeko gai da[3] eta normalean beste zankaluze batzuekin batera elkartzen da, amiltxoriarekin eta koartzatxo itzainarekin bereziki[4]. Habia zuhaitz edo zuhaixketan egiten du, baita 20 metrotako altueran ere. Habiak 30-35 cm-ko diametroa eta 10-15 cm-ko altuera ditu eta adartxo eta makilaz eginda dago. Ez da habia txukunegia izaten.

Apirila aldean jartzen ditu arrautzak, berde-urdinxkak hasieran baina txitatzea aurrera doan heinean zuritzen doaz[5]. Hiru edo bost arrautza jartzen ditu eta 21-22 egunetan zehar txitatzen ditu hala arrak nola emeak[2].

Txitek 30 egun behar dituzte habiatik jeisteko eta 40-45 egun pasata hegan egiteko gai dira.

Taxonomia

aldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1766 urtean, Systema Naturae liburuaren hamabigarren edizioan. Ardea garcetta izena eman zion "koartza koartzatxoa" esan nahi du[6]. 1817 urtean Thomas Ignatius Maria Forster naturalista ingelesak Egretta generoa sortu zuen eta bertan kokatu zituen koartzatxo txikia eta bere ahaideak[7].

Egretta garzettak bi edo hiru azpiespezie ditu:

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Hoyo, J. del, et al., (1992). Handbook of the Birds of the World, 1. lib. Bartzelona: Lynx Edicions. 412. orr. ISBN 84-87334-10-5
  2. a b c «Garceta común» SEO/BirdLife.
  3. a b «Lertxunak: zango luzeak, moko zorrotza - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. Witherby, H. F.. (1943). Handbook of British Birds, Volume 3: Hawks to Ducks.. H. F. and G. Witherby Ltd., 139-142 or..
  5. (Ingelesez) Hancock, James; Kushlan, James A.. (2010-09-30). The Herons Handbook. A&C Black ISBN 978-1-4081-3496-2. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  6. (Frantsesez) Linné, Carl von (1707-1778) Auteur du texte. (1766-1768). Systema naturae per regna tria naturae : secundum classes, ordines, genera, species cum characteribus, differentiis, sinonimis, locis. Tomus 1 / [Pars 1 / Caroli a Linné. ] (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  7. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» web.archive.org 2012-05-09 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Egretta_garzetta