Urederraren iturburuko ur-jauzia

Urbasako ur-jauzia

Urederraren iturburuko ur-jauzia Bakedao herrian dagoen ur-jauzia da, Nafarroa Garaian.

Urederraren iturburuko ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′16″N 2°08′11″W / 42.8045°N 2.1364°W / 42.8045; -2.1364
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAmeskoabarrena
Giza kokalekuBakedao

Geografia aldatu

Ur-jauzia Urbasa-Andia natura parkean dago, Urederra ibaiaren iturburuan. Urak zirku bat sortu du, Urbasa mendiko hegoaldeko gailurraren hegoaldeko hegalean kokatua. Geomorfologia berezi-berezia da, hainbat ekosistema diferente biltzen dituena.[1]

Iristeko modua aldatu

Urederra ibaiaren iturburura iristeko, Bakedaoko aparkalekutik abiatzen den bidezidorretik joan behar da oinez. Iturburuak egindako zirkua ere ikusten ahal dugu, paretaren goiko aldetik joanez gero, Zurgainetik.[2][3]

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Urederra. Deskribapena.» www.parquedeurbasa.es (Urbasa-Handia Parke Naturala) 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  2. «Urederra. Kokagunea - Sarrera,» www.parquedeurbasa.es (Urbasa-Handia Parke Naturala) 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  3. Furgoneteoa. (2014-05-14). Urederra: naturaren ibilbide koloretsua. (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu