Jammu eta Kaxmir[1] (dogriz: जम्मू और कश्मीर; urduz: جموں و کشمیر‎) Indiako iparraldeko estatu bat da. Hiriburua, neguan Jammu da eta udan, Srinagar. Mendebaldean Pakistanekin muga egiten du eta iparraldean Txinarekin. 2004an 10 milioiko biztanleria zuen. Estatu indiar honetako hizkuntza ofizialak urdua, dogria eta kaxmirera dira.

Jammu eta Kaxmir
 India
Administrazioa
ISO 3166-2baliorik ez
HiriburuaSrinagar eta Jammu (en) Itzuli
Chief Minister of Jammu and Kashmir (en) ItzuliMehbooba Mufti
Deuseztapen data2019ko urriaren 30a
Geografia
Koordenatuak34°00′N 76°30′E / 34°N 76.5°E / 34; 76.5
Azalera222.236 km²
Demografia
Biztanleria12.541.302 (2011)
alt_left 5.900.640 (%47) (%53) 6.640.662 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 3.433.242 (%27.4)9.108.060 (%72.6) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 7.067.233 (%56.4)5.474.069 (%43.6) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea56,43 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaurdu
Ordu eremuaUTC+05:30
jk.gov.in

Estatua hiru eskualdetan banatuta dago: Jammu, Kaxmirko ibarra eta Ladakh. Garrantzitsuenak lehenengo biak izanik. Kaxmirko ibarra Kaxmir izeneko erregio historikoaren zati da. Kaxmirko erregioak gaur egun (2007), eraso terroristak jasaten ditu India eta Pakistanen artean disputatzen dutelako.

Hizkuntzak eta erlijioa

aldatu

Hizkuntza asko erabiltzen dira: kaxmirera, dogria, gojria, urdua, baltia, dardiroa, paharra eta ladakha. Erlijioan islama da nagusi; dena den, erlijio askotako kideak daude, eta bertako politika istiluen muinean dago erlijio arazoa. Musulmanaren ondoren, hinduismoa da garrantzitsuena, sikh erlijioa atzetik, budismoa gero, eta azkenik, kristautasuna.

Orografia

aldatu
 

Menditsua da oso. Iparraldean Karakorum mendiak daude eta hauen parean, hegoaldera, Ladakh mendiak eta Zaska mendiak. K2 mendia dago Pakistanena den zatiaren eta Txinarena denaren artean. Erliebe menditsua dela eta, ez da lurra lantzeko toki egokia baina haranak oso emankorrak direnez, laboreak eta fruituak landatzen dituzte haietan. Dena dela, turismoa da ekonomiaren oinarria, eta zeta horren atzetik.

Historia

aldatu

1846. urtean, Rajput printzearen garaian eman zion burujabetasuna Britainia Handiak Jammuri. Hark Ladakh hartu eta Jammu eta Kaxmir estatua sortu zuen. 1949an Pakistanen eta Indiaren arteko gatazkan, Jammuko Mirgur eta Punch Jagir distrituak Pakistango administrazioaren esku geratzea onartu zuen NBEk. Orduan ezarritako mugak mantendu egin ziren 1971. urtea arte baina Indiaren eta Pakistanen artean piztutako gerraz geroztik, Poonch, Tithwal eta Kargil lurraldeak Indiaren esku geratu ziren eta Pakistanek Chamb hartu zuen. Jammu eta Kaxmirko estatua da Txinaren esku geratu den Indiako estatu bakarra. Bestalde, estatu hori da Indian bere konstituzio berezia duen bakarra.

1988az geroztik mugimendu separatistek indar handia hartu zuten. Horren ondorioz, Indiak soldadu gehiago bidali zituen bere lurraldera (Indiaren mende hegoaldea dago, ipar-mendebaldea Afganistanen esku, ipar eta ekialdea Txinarenean eta mendebaldea Pakistanen mende). Horrek tirabira handiak eragin zituen, eta 1990eko hasieran batez ere, liskar bortitzak izan ziren independentziaren aldeko manifestarien eta indiar soldaduen artean. 1997ko maiatzean Malen (Maldivetako hiriburua) bildu ziren Indiako Lehen Ministroa, Inder Kumar Gujral, eta Pakistangoa, Nawaz Sharif. Bien arteko gatazka konpontzeko negoziazio bide berriak urratzea zuten helburua. Hartutako erabaki bakarrak hauek izan ziren: bi buruzagien artean etengabeko komunikazioari eustea, preso zibilak kartzeletatik ateratzea, eta eztabaidetarako sektore batzordeak sortzea. Goi mailako akordiorik lortu ez bazen ere, etorkizunean harreman gehiago izateko bideak zabalik geratu ziren.

Barrutiak

aldatu
Dibisioa Izena Barrutia(k) Azalera (km²) Biztanleria
2001eko errolda
Biztanleria
2011ko errolda
Jammu Kathua barrutia Kathua 2.651 550.084 615.711
Jammu barrutia Jammu 3.097 1.343.756 1.526.406
Samba barrutia Samba 904 245.016 318.611
Udhampur barrutia Udhampur 4.550 475.068 555.357
Reasi barrutia Reasi 1,719 268.441 314.714
Rajouri barrutia Rajouri 2.630 483.284 619.266
Poonch barrutia Poonch 1.674 372.613 476.820
Doda barrutia Doda 11.691 320.256 409.576
Ramban barrutia Ramban 1.329 180.830 283.313
Kishtwar barrutia Kishtwar 1.644 190.843 231.037
Guztira Jammu 26.293 4.430.191 5.350.811
Kaxmirreko Harana Anantnag barrutia Anantnag 3.984 734.549 1.069.749
Kulgam barrutia Kulgam 1.067 437.885 423.181
Pulwama barrutia Pulwama 1.398 441.275 570.060
Shopian barrutia Shopian 612,87 211.332 265.960
Budgam barrutia Budgam 1.371 629.309 755.331
Srinagar barrutia Srinagar 2.228 990.548 1.250.173
Ganderbal barrutia Ganderbal 259 211.899 297.003
Bandipora barrutia Bandipora 398 316.436 385.099
Baramulla barrutia Baramulla 4.588 853.344 1.015.503
Kupwara barrutia Kupwara 2.379 650.393 875.564
Guztira Srinagar 15.948 5.476.970 6.907.622
Ladakh Kargil barrutia Kargil 14.036 119.307 143.388
Leh barrutia Leh 45.110 117.232 147.104
Guztira Leh 59.146 236.539 290.492
Guztira 101.387 10.143.700 12.548.925

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

aldatu