Beñat Gaztelumendi

Bertsolari gipuzkoarra

Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, Gipuzkoa, 1987ko ekainaren 11) bertsolaria da, Unai Gaztelumendiren anaia. Bi aldiz izan da Gipuzkoako txapelduna eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan zen 2013, 2017 eta 2022an.

Beñat Gaztelumendi

(2009)
Bizitza
JaiotzaAñorga1987ko ekainaren 11 (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Jasotako sariak

Inguma: benat-gaztelumendi-arandia

Bertsolaria

aldatu
 
Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak

Beñat eta Unai Gaztelumendi elkarren artean 13 hilabeteko tartea duten anaiak dira. 18 urte bete arte dena egiten zuten elkarrekin, baina adin horretatik aurrera bakoitza bere bidea urratzen hasi zen. Bertso-eskoletan elkarrekin aritu ziren: Igeldon hasi ziren, Antiguako Luberrin, gero Hernaniko bertso eskolara, Bilboko SantutxunAñorgan ere sortu zuten eskola. Anaia bien bideak 2021ean berriz elkartu ziren Bidea da borroka komikia egiteko.[1]

Beñatek Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bilbon, eta 2008an Bertsoa.com-en hasi zen lanean. Hasieran, kazetari bezala, eta, gero, grabatzen ere bai. 2017 bitarte bertsoa.eusen eta Hitzetik Hortzeran aritu zen, eta 2017tik aurrera bertsotan zentratu zen gehiago. Kolaborazio ugari egiten ditu hainbat hedabidetan.

2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da, ikerkuntza ataleko arduradun gisa bereziki.[1]

Idazlanak

aldatu

Hainbat hedabidetan kolaboratzen du: Gaztezulo,[2] Gaur8,[3] Berria,[4]

 
Bidea da borroka komikia

2021. urtean, Unai anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen.[5] Komikiak Beñat eta Unairen belaunaldiaren deskribapen bat erakusten du, eta azaltzen du gazte horiek mundua nola ikusten duten. Anaien artean argitu zuten komikiaren nondik nora hasieran, eta gero Beñatena izan zen gidoia eta Unairena marrazkia. Bertsolari aldizkariko 124. zenbakian argitaratu zuten, monografiko gisa 2021eko neguan.[6][7]

Komikia sortzeko erreferentzia handia hartu zuten Zerocalcareren komikietatik. Eguneroko harremana kontatzen du, eguneroko liskar txikiak. Gainera Zerocalcareren marrazkien estilo bat-batekoa ere erabli zuen Unaik. Liburuan ea dena egin zuen lehenengo trazuan. "Inperfekzioz" jositako komikia da, baina horrek, era berean, nortasuna ematen dio.[8]

Bestalde gaztelumenditarrek beren artean askotan komentatuta zuten txapelketek zenbaterainoko fokoa hartzen duten, ze arreta bereganatzen duten, eta nola beste plaza, saio edo bertsolari izateko moduak itzalean geratzen diren.[8]

Txapelketak

aldatu
 
Beñat txapela jantzita 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean.

2007an jokatu zuen Gipuzkoako txapelketa aurreneko aldiz eta buruz-burukora iritsi zen. Ordutik aurrera Gipuzkoakoan izan diren buruz buruko lehia guztiak jokatu ditu eta 2015ean Alaia Martinekin eta 2019an Agin Labururekin jokatu ondoren txapelduna izan zen.[9][10][11][12]

Bertsolari Txapelketa Nagusian ere finalean izan da eta bietan zazpigarren postua lortu du. Hau da bere palmaresa:

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Bidea da borroka» ZUZEU 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  2. Gaztelumendi, Beñat. «Gaztezulo aldizkarian "Beñat Gaztelumendi" bilaketaren emaitza, idazle eta albiste-gai. 40tik gora albiste» Gaztezulo (Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  3. «naiz: beñat gaztelumendi - 1» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  4. Gaztelumendi, Benat. «Benat Gaztelumendi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  5. «"Bidea da borroka" komikia: Bertsolaritza abiapuntu, denok jartzen gaitu ispilu aurrean» Slump doktorearen zaintiratua 2021-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  6. Embarek Irizar, Beñat Hach; Beireuther, Conny. (2021-09-13). «Bidea da borroka» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  7. Ugarte Irizar, Itziar. (2021-11-22). «'Bidea da borroka' komikia eman dute Gaztelumendi anaiek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  8. a b Embarek Irizar, Beñat Hach; Beireuther, Conny. (2021-09-13). «Bidea da borroka» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  9. Berria. «Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako bertsolari txapelduna» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  10. Mantxola Urrate, Manex. (2019-12-17). ««Uste dut finala ez dela parekidea izan, txapelketa bera ez delako izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  11. (Gaztelaniaz) Ibarguren, Sara. (2019-12-15). «Beñat Gaztelumendi, Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  12. (Ingelesez) Hedgecoe, Guy. (2020). «Language the winner as Basque poets face off for glory» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  13. «Gaztelumendi anaiak nagusi Eskolarteko Bertso Txapelketan» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  14. «Beñat Gaztelumendi txapeldun Lizardin eta Oihana Bartra bigarren» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  15. «Beñat Gaztelumendik irabazi du Hernandorena saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  16. «Beñat Gaztelumendik irabazi du Zarauzko Kopla Txapelketa» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  17. «Banatu ditugu 2013ko ARGIA Sariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beñat Gaztelumendi