Europako erliebe-unitate nagusiak.

Europako erliebean mendiak, ordoki edo lautadak eta horiek zeharkatzen dituzten ibaiak bereizten dira batez ere. Erliebearen ikuspegitik begiratuta, kontinenterik lauena da Europa; batez beste, 230 metro garai da. Hala, 2.000 km-ko lautada zabal bat doa Frantziako kostalde atlantikotik Ural mendietaraino, Asiako mugaraino.

Europako mendiak

aldatu

Europako mendien artean, bi motatakoak bereiz daitezke:

  • Mendi gazteak: Lurraren historia geologikoan, garai berriagoetan sortutakoak dira; horregatik, higadura gutxiago jasan dute, zorrotzagoak izaten dira eta lurralde oso malkartsuetan egoten dira. Kontinente osoan banatuta daude, baina denak hegoaldean kokatuta daude: Alpeak, Apeninoak, Balkanak, Karpatoak, Kaukasoa eta Pirinioak. Mendi malkartsuak dira, eta, horregatik, komunikazioak zailak izan dira beti haietan zehar.

Europako mendirik garaienak Elbrus (Errusia, 5.642 m), Sakkara (Georgia, 5.204 m) eta Mont Blanc (Frantzia, 4.607 m) dira.

Ibaiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Txikipedia:Europako ibaiak»

Europako ibairik garrantzitsuenak Alpeetan sortzen direnak dira:

Karpatoetan sortzen diren garrantzitsuenak, berriz, hauek dira:

Europako kostaldeak

aldatu

Europak oso kostalde luzea du, 90.000 km inguru. Nagusiki, bi kostalde ditu:

Europako kostaldeen erliebea oso koskatua da, hau da, sargune eta irtengune asko dituena. Penintsula ugari ditu:

Golkorik nabarmenenak Bizkaiko golkoa (Euskal Herria) eta Botniako golkoa (Finlandia-Suedia) dira. Itsasarterik garrantzitsuenak, Bosforo (Turkia), Calais (Erresuma Batua-Frantzia), Dardaneloak (Turkia), Gibraltar (Espainia-Maroko), Messina (Italia) eta Oresund (Danimarka-Suedia), besteak beste.

Bestalde, Europak irla edo uharte ugari ditu; haien artean, honakoak dira garrantzitsu eta handienak:

Ikus, gainera

aldatu

- Europako geografia
- Europako itsasoak
- Europako ibaiak eta Europako hidrografia.