
Europa inguratzen duten itsasorik garrantzitsuenak honako lau hauek dira:
- Ozeano Atlantikoa mendebalde eta iparraldean
- Mediterraneo itsasoa hegoaldean
- Itsaso Beltza eta Kaspiar itsasoa hegoalde eta ekialdean.
Itsaso horietako zati batzuei beste izen berezi batzuk ematen zaizkie, zati horien kokapena hobeto bereizteko; adibidez:
- Ozeano Atlantikoaren zatiak: Ipar Itsasoa eta Itsaso Artikoa, Kantauri itsaso edo Bizkaiko itsasoa, Itsaso Baltikoa, Irlandako itsasoa, Norvegiako Itsasoa, Barents itsasoa, Itsaso Zuria edo Groenlandiako itsasoa.
- Mediterraneoko zatiak: Tirreno itsasoa, Adriatiko itsasoa, itsaso Jonikoa, Egeo itsasoa eta Marmarako itsasoa.
Europako itsasertz edo kostaldeak koska handikoak izaten dira. Badira kostalde goratuak, itsaslabarrez osatuak, mendiak itsasoraino iristen direnean (Norvegia eta Eskozian edo Kantauri edo Bizkaiko itsasoan, adibidez); eta itsasertz baxuak, behe-lurretan (Herbeheretan edo Danimarkan, adibidez).