Danimarkaren kokapena.
Danimarkako bandera.

Danimarka Europako iparraldean dagoen herrialde bat da. Nahiko herrialde txikia da: 2018ko datuen arabera, 5,8 milioi biztanle ditu, eta biztanle horiei daniar deitzen zaie. Danimarkako eremu bat kontinentearen barruan dago, Alemaniatik iparraldera; eremu hori Jutlandia penintsula deitzen da.

Danimarkako beste eremua 400 irlak osatzen dute. Handiena Sjeaeland deitzen da, eta hamar daniarretik lau hor bizi dira. Danimarkako hiriburuak Kopenhage du izena, eta aipatutako irla horretan dago. Danimarkan dauden beste hiri handi batzuk Aarhus eta Odense dira.

Geografia aldatu

Ipar Itsasoaren bitartez, Suedia eta Norvegiarekin du muga iparraldean, eta Alemaniarekin hegoaldean. Danimarkako mendebaldean Ipar itsasoa dago, Itsaso Baltikoaren ekialdean. Danimarkak kontinentearekin duen loturan Alemaniako muga dago. Zubi batek Kopenhage eta Malmö hiri suediarra lotzen ditu. Zubia 16 kilometro luze da, eta autobidea eta trenbidea ditu.

Duela zenbait urte, Faroe uharteak eta Groenlandia Danimarkaren barruan zeuden, baina gaur egun beren parlamentu eta gobernu propioa dute. Bi lurraldeak Danimarkatik urrun daude, iparraldeko Atlantikoan zehazki.

Historia aldatu

Danimarka erreinu bat da, eta 1848tik zehazki, monarkia konstituzional bat da. Horrek esan nahi du ofizialki estatuburua Margarita II.a erregina dela; hala ere, Danimarkako politika parlamentuak erabakitzen du, eta parlamentuko burua lehen ministro daniarra da.

Danimarkako erreinua bikingoek sortu zuten IX. mendean. Erreinu horren barruan, Danimarkaz gain, Islandia, Groenlandia, Suedia eta Norvegia zeuden, bai eta gaur egungo Alemaniaren zein Erresuma Batuaren eremu bat ere. XVI. mendean, Suedia independizatu zen, baina Norvegia Danimarkaren barruan egon zen 1814a arte. Hori dela eta, norvegiera eta daniera oso antzekoak dira.

II. Mundu Gerran, naziak Danimarkaz jabetu ziren. Gerra amaitzean, 1945ean, Danimarkak Islandiaren independentzia onartu zuen; 1948an Feroe uharteei autogobernua eman zien, eta 1979an Groenlandiari. 1973. urtean, Danimarka Europar Batasunean sartu zen, baina erabiltzen duten dirua ez da euroa, biztanleriak aurka bozkatu zuelako.

Geografia eta klima aldatu

Danimarka itsasoak inguratzen duenez, normalean, udan ez du bero handiegirik egiten, eta neguan ez du hotz handiegirik egiten. Gainera, itsasoaren ondoan dagoenez, ez du euri gehiegirik egiten. Lurraldea oso laua da. Mendixka garaiena itsas mailatik 170 metrora dago. Oso baso gutxi daude, jendeak moztu dituelako lurrak landu ahal izateko.

Ekonomia aldatu

Danimarkan enpresa industrial asko daude, eta makina asko sortzen dituzte, beste herrialde batzuetan saltzeko. Gainera, banketxe eta aseguru konpainia garrantzitsuak daude. Enpresa gehienak hiriburuan daude, Kopenhagen. Herrialdeko gainontzeko eremuetan, nekazaritza oso garrantzitsua da; gehienbat zerealak, pentsua eta tabakoa lantzen dituzte. Abeltzaintza ere oso garrantzitsua da, eta zaldi eta behi asko zaintzen dira, baina gehienbat txerriak zaintzen dira.

Gaur egun, Danimarkan energia berriztagarrien merkatua oso garrantzitsua da. Iraganean, Danimarkan petrolio eta gas kantitate handia erabiltzen zuten, eta beste herrialdeei erosi behar zizkien. Hala ere, orain energia eolikoa garatu dute, eta herrialdeak behar duen elektrizitate-kantitatearen erdia energia eolikoak ekoizten du, eta hori munduko errekorra da.

Argazki batzuk aldatu